Euskal Herriko Bilgune Feminista

Euskara

"Sagar moreen iraultza" Manifestazio-okupazio feminista Hernanin

Data: 
Larunbata, Martxoa 14, 2015 - 21:00 -tik Igandea, Martxoa 15, 2015 - 20:55 -ra
Non: 
Hernaniko plaza
Antolatzen du : 
Bilgune Feminista

Bilgune Feminista.- Martxoaren 14ean sagarrak more bihurtuko dira, kaleak beltzez jantzitako emakumez beteko dira eta gaua eta jaia danbor hotsez eta feminismoz jantziko dugu.

Badatoz Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak

Data: 
Larunbata, Azaroa 22, 2014 - 16:30
Non: 
Hondarribiako Gazte Xaian
Antolatzen du : 
Bilgune Feminista

Karteal mutua IrunerakoDatorren Abenduaren 13an Ondarrun Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak izango dira.
Hauen berri emateko, eta bertan eman nahi diren eztabaidak kokatzeko, aurkezpena izango da datorren larunbatean, Azaroak 22, 16:30tan Hondarribiako Gazte Xaian.

Heteroarauari desobedientzia - Ideietatik arrakaletara- (Ekainak 28ko irakurketa)

-Euskal Herriko Bilgune Feminista-. Heteroarauari desobedientzia, ideietatik, teorietatik egunerokoan ditugun praktikei duten dimentsio politikoa emanez, arrakaletara. Arrakalak baikara: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun bikote lesbianak, sexu langile transexuala, praktika sexual koitalak lehentasunezkoak ez ditugunak, praktika sexualen kategorizazioari ihes egiteko hautua egiten dugunak, lagun taldeak e.a. guztiok, patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jartzen dugun arrakalak gara.

Hondarribiako alardea

logoEuskla Herriko Bilgune Feminista.- Badira hogei urte Jaizkibel konpania osatzen duten herritarrek “alardea berdintasunean” bizitzeko nahia helburu hartuta euren jardunari ekin ziotela.

Urteetan eta egun ere, muga eta oztopo anitzen gainetik aurrera egingo dute Jaizkibel konpainiako herritarrak. Urte guzti hauetan egindako lana instituzio publiko politiko batzuek “segurtasuna” aitzaki, edota herritar batzuen jarrerek eta erabakiek atzera bota nahi izan badituzte ere, ez dute lortu. Gainera, adierazi nahi genuke, urte guzti hauetan zehar irtenbidearen alde aritu eta ari diren bakarrak, Jaizkibel konpainiako kideak eta Hondarribiko emakume feministak izan direla.

RSS - Euskal Herriko Bilgune Feminista-rako harpidetza egin