euskal presoak

Euskara

Asteartean "Iratxeren aurkako euroagindurik ez!" lemapean kontzentrazioa

Data: 
Asteartea, Otsaila 18, 2020 - 19:30
Non: 
Jenaro Etxeandia plaza

Heldu den asteazkenean Parisko dei auzitegiak Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko laugarren euroaginduari buruzko epaiketa iraganen da.

Otsailak 18 asteartea, Iratxeren alde eta euroaginduen aurka elkarretaratzea deitu dute Irunen, 19.30etan Jenaro Etxeandia plazan.

Frantses Justiziak Iratxe Sorzabalen aurkako hirugarren euroagindu eskaera onartu du

naiz.eus - Parisko Dei Auzitegiak Iratxe Sorzabalen aurka espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko hirugarren euroaginduari buruzko bere erabakia jakitera eman du. Hiru aldiz bere ebazpena emateko data atzeratu eta gero auzitegiak onartu du eskaera.

Iratxerekiko elkartasuna Parisera iritsi da

Gaur eta bihar bitartean, Parisen, Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatzen ari da.

Bi preso politikori elkartasuna bertan adierazteko berrogei bat lagun inguru, bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik, Parisera autobusez bertaratu dira.

Joan den ostiralean San Juan plazan "Epaiketarik ez, Iratxe Sorzabal eta David Pla etxera!!" lemapean kontzentrazio bat burutu zen epaiketa salatzeko.

Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoaren aurkako epaiketara joateko autobusa

Datorren Otsailaren 4ean eta 5ean Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatuko dute Parisen. Gure elkartasuna bertan adierazteko bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik autobusa antolatu da.

Autobusa igande gauean hemendik aterako da, astelehen 4ean eguna epaitegian emateko Iratxe eta Dabiden aurrean, gauez bueltatzea eta astearte goiz goizean hemen egoteko berriro.

Hiru zutabe presoaren alde Irun zeharkatzen dute

Columnas por las personas presasSare.- Gaur egun, inoiz izan dugun aukerarik onena daukagu elkarbizitzarako eta bakerako. Hala ere, badago oraindik konpondu gabeko arazoen artean bat, hain zuzen ere hona guztiak ekarri gaituena, presoak. Presoek eta beraien ingurukoek, lagunek, senideek, seme alaba adin txikikoek zein adin nagusikoek salbuespen-neurriak jasaten dituzte sistematikoki.

Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoa aske uztea eskatu zen atzo Irunen

Kalera Kalera ekimenak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren atzo Irungo epaitegien aurrean elkarretaratze batean larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren askatasuna eskatzeko.

Mobilizazioan irakurritako testua:

Orriak

RSS - euskal presoak-rako harpidetza egin