ezkiak

Euskara

Artiako Lagunak elkarteak 4.000 sinadura inguru aurkeztu ditu Artiako ezkien defentsan

Entrega firmas Artiako LagunakArtiako Lagunak taldeak Jose Antonio Santano alkateari bidali dizkio Artiako ezkien lerrokatzearen aldeko eskaeraren sinadurak. 3852 pertsonek sinatu dute Irungo Udalak egin nahi zuen Artiako ezkien mozketa saihesteko. Online 3500 sinadura baino gehiago jaso dira, change.org eta 346 sinadura paperean.

Irungo EH Bilduk pozez hartzen du Artiako ezkiak ez botatzea eta Artiako Lagunak taldearen lana txalotzen du

Tilos de ArtiaLerro hauen bitartez, Irungo EH Bildu osatzen dugunok jakinarazi nahi dugu pozez hartzen dugula atzo Irungo udalak Artiako ezkien gainean ezagutzera eman zuen berria.

Hala eta guztiz ere, faltan botatzen dugu prozesu osoaren nondik norakoak azaldu ez izana. COVID19ko egoera eman baino lehen, Irungo udalak ezki horiek mozteko agindua emanda zuen. Zegoen txosten tekniko bakarrak moztea alternatiba bakarra zela zioen, beraz, ez zegoen ezer egiterik. Baina erabaki hori mahai gainean egonda, auzolagun talde bat sortu zen zuhaitz hauen defentsan.

Irungo Artia auzoko ezkien mozketa geldiaraztea eskatzen dio Artiako Lagunak elkarteak Arartekoari

Tilos de ArtiaArtiako Lagunak-Amigos de Artia auzo-plataformak hainbat talderen babesarekin kexa-eskaera bat aurkeztu dio Arartekoari, Juan Thalamas Labandibar/Gl-636 kalean bi fasetako zuhaitz ¡lara bat moztu nahi duelako. Lehenengoa 2020rako onartu da, eta 51 zuhaitz moztuko dira (45 ezki, bi akazia faltsu, 3 astigar eta prunus bat), eta, itxura guztien arabera, bigarren fasean 2021erako egingo da, gainerako 51 ezkiak moztuz.

Orriak

RSS - ezkiak-rako harpidetza egin