Fermo

Euskara

Fermo Alcala Meco espetxera trasladatu dute

Abenduaren 2 eta 3a Fermin Vila Madrilen epaituko dute. Epaiketaren lehenengo saiora joateko autobus bat aterako da Irundik. Epaiketara joateko ineresatuak duaden pertsonek izena Hazian eman behar dute.

Horregatik Fermo Alacala Mecoko espetxera Alñicantetik eraman dute:
Centro de Cumplimiento MADRID II
Carretera de Meco, km. 5
28.870 Alcalá de Henares (Madrid)
Telf: 918 887 061
Telf: 918 899 345

Fermo Soto del Realeko espetxean preso dago

Angulaberriak iragarri zuen bezala, joan den ostiralean Fermin Vila preso politikoa espainaratua izan zen.

Preso irundarra larunbata eta astelehenean bere aurkako karguak zeintzuk diren jakiteko Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute.

Igandean bere gurasoek 40 minutuz ikusi zuten eta beraien esanetan Fermo ongi aurkitzen dela eta Ipar Irlandatik bidaian zehar poliziak emandako tratua zuzena izan zela gaineratu dute.

Fermori elkartasuna San Juan plazara eraman zuten

Atzo arratsaldean, San Juan plazan, 100 lagun bildu ziren "estradiziorik ez!- Fermo askatu!" lemapean Fermin Vilari elkartasuna adierazteko. Ostegunean, Beslfasteko epaitegi batek Irungo preso politikoa estatu espainolera estraditatzeko baimena eman zuen.

Irundarraren abokatuak Auzitegiaren aurrean helegitea aurkeztea erabakitzen ari dira.

Orriak

RSS - Fermo-rako harpidetza egin