#G7EZ!, Gaur elkarretaratzea egingo dute arbitrarioen eta militartzearen aurka
- Gehiago irakurri#G7EZ!, Gaur elkarretaratzea egingo dute arbitrarioen eta militartzearen aurka -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 732 irakurketak
- Castellano
Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara Alde batetik, Miarritzen elkartuko dira munduko herrialde boteretsuenetako estatu-buruak. Bertako herritarrengandik erabat bunkerizatu eta isolatutako hiri batean ospatuko dute G7ko gailurra, neurrigabeko okupazio polizial eta militarra ezarrita.
Aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura eraikitako politikak eztabaidatzeko helburuz biltzen dira, modu horretan hain larriak diren ezberditasun sozialak sakonduz eta gure planetak pairatzen duen hondamendi ekologikoa areagotuz.
Sortu Irun.- Dakizuen bezala G7 gailurra gainean dugu, Miarritzen burutuko dena. Mundu kapitalistaren gobernantza ziurtatzen saiatzeko gailurra. Herrien, langileon, emakumeon, migranteon, prekarioon eta oro har “status quoa”-rekin bat ez dona oro mendean hartu eta zapaltzen jarraitzeko goi bilkura.
Milaka militar eta polizia ordena babeste, injustizia armez defendatzen alde batean, eta Auzolan erraldoia beste aldean: Nazioarteko KontraGailurra. Nazioartekoa bai, baina Irun-Hendaian, hemen bertan burutuko dena. Dakizuen bezala hito nagusi hauek dituena:
Sortu Irun.- Gainean dugu munduko dominazio sistema kapitalista, patriarkal eta arrazistaren biltzarra izango den G7a. Baina herri zapalduok mundu berri bat daramagu soinean eta indartzera goaz abuztuaren 21etik 23ra Irun-Hendaian egingo dugun kontragailurrean. Nola? Abuztuaren 8an, osteguna, 19.00etan Hazian egingo dugun batzarrean landuko dugu gaia.
Topatu.- Abuztuan Miarritzen ospatuko den G7aren gailurrari aurkakotasuna adierazi diote G7 EZ! plataformako kideek. “Euskal Herritik beste mundu bat sortzen” lelopean bete dituzte hiriko kaleak.
Topatu.- G7 EZ! plataformak, Alternatives G7erekin batera, kontragailurra eta hainbat mobilizazio antolatu ditu Miarritzen bilduko den G7aren gailurrari erantzuteko.
G7 EZ! plataformak gaur goizeko prentsaurrekoan hurrengo hilabeteetarako mobilizazio eta ekimenen berri eman du.
Azaldu duten moduan, azaroan hasi zen plataforma osatzen; Euskal Herriko hainbat eragile, mugimendu, sindikatu eta alderdi bilduz. Egun, 49 eragilek osatzen dute plataforma. Hala ere, nazioarteko atxikimenduak ere biltzen dabiltza eta datorren egunetan horien berri emango dutela iragarri dute.
Donostiako G7 EZ! Plataforma.- Datorren larunbatean Donostian G7ak sinbolizatzen duen munduaren aurka mobilizatuko gara, bestelako mundu bat eraikitzeko bidean Gipuzkoatik egin dezagun ekarpena. Gero eta autoritario eta gerrazaleago diren aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura dagoen sistema iraunarazteko bilduko dira Miarritzen munduko 7 potentziak.