Gaiteroak

Gaztelera

Kemen dantza taldea: Gaitero topaketa

argazkiaKemen dantza taldeak 70 gaita jole bildu zituen igandean taldearen 40. urteurren ospakizun ekitaldien barruan. Giro bikainean Irungo kaleak alaitu zituzten, jarraian Urdanibia plazan saio aberats eta anitza eskainiaz. Gaita joleak Irun, Hondarribia, Hendaia, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Donostia, Hernani, Andoain, Deba, Logroño, Alberite, Cervera eta Arnedotik etorriak ziren. Bertan, Euskal Herrian ezaguna dugun dultzainaz gain, xirularrua, bajoia eta familiako beste tresna batzuk ikusi eta entzun ahal izan ziren. Saioa amaitzeko guztiek batera Hernaniko Iñaki Egurenek Kemenen omenez sorturiko "Kemen" eta "Mosku" piezak jo zituzten.

RSS - Gaiteroak-rako harpidetza egin