LAB.- Helduen egoitzetako egoera jasanezina da eta ezinbestekoa da urgentziazko irtenbide bat bilatzea berandu baino lehen. Gehiegizko lan kargek ezinezko bihurtzen dute egoilarrek behar eta merezi duten kalitatezko zaintza zerbitzua jasotzea.
Irungo harrera Sarea.- Frantziako estatuak, batez ere IRUN-HENDAIAko mugan, migrazio-kontrolak berritzea eta zirkulazio-puntu erregularrak gero eta gehiago gogortu eta zaindu izanak, antsietatea, etsipena eta estresa sortzea eragiten ari dira migratzaileengan, eta, horren ondorioz, beste behin beren bizitzak arriskatu behar dituzten ibilbideetatik bidaia jarraitzera behartzen ditu.
Asteburuan Jaizkibelen belatz handi bat bota zutelako, Aldundiak hainbat ehiza-postu itxi ditu
Eguzki.- Aldundiak Jaizkibelgo Leuta-Guadalupe-Faro ehiza-lineako hainbat postu (62. eta 72. bitartean) itxi ditu, joan den asteburuan inguru hartan belatz handi bat (Falco peregrinus) tiroz bota zutelako. Guk dakigula, hilabete honetan eskopetaz botatako espezie babestuetako hirugarren alea da. Izan ere, Eguzkik Fiskaltzan salatu zuenez, urriaren 6an Errezilen arrano txiki bat (Hieraetus pennatus) eta 16an Seguran elanio urdin bat (Elanus caeruleus) tiroz zaurituak aurkitu zituzten. Arrano txikia handik gutxira hil zen eta elanioa, berriz, Arrano Etxean osatzen ari da.
Ekialdebus-eko enpresa-batzordea.- Aurreko larunbatean eraso berri bat izan zen Ekialdebuseko autobus batean. Kasu honetan, gidariari egin zioten eraso.
Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritza.- Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur salatu du Irungo Udal Gobernua Partaidetzako Aurrekontuen ekimena oztopatzen ari dela. Partaidetzako Aurrekontuak Gipuzkoako 10 eskualdetara hedatzeko asmoa zuen GFAk aurten, baina Bidasoaldeko parte hartze prozesua geldirik dago momentuz.
"Partaidetzako Aurrekontuen ekimena Bidasoaldeko herritarrentzako onuragarria da, baina ez, ordea, Santanorentzat. Eta horregatik ari da boikoteatzen", salatu du Foru Aldundiak. Trabak traba, "irundarrekin eta hondarribiarrekin duen konpromisoa betetzeko alternatibak bilatzen ari gara", esan du Maider Otamendi Aurrekontuetako zuzendariak.