harrera duina

Euskara

Irungo Harrera Sareak manifestazio deialdia egin du larunbata honetan urtarrilaren 26rako arratsaldeko 17etan

Foto de la rueda de prensa2300 pertsonek eta elkartek sinatu dute zirkulazio librearen eta harreraren aldeko manifestua. Harrera Sareak 5.500 pertsona ingururi egin dio harrera sortu zenetik, duela 6 hilabete.

“Euskal Herria #HarreraHerria” lelopean pertsona ororentzako zirkulazio librea aldarrikatuko da eta, era berean, erakundeei harrera integrala eta duina exijituko zaie Euskal Herrian gelditu edo bertatik pasatzen diren migratzaile guztientzat. Manifestazioa Fikobatik irtengo da, Santiago zubia zeharkatuko du Hendaiako Erretentzio zentruko komisaldegiraino, ondoren, berriro ere Irunera itzultzeko, udaletxearen parean amaituko delarik. Bertan, manifestua irakurriko dute eta bertsolariek eta Glaukoma eta Bad Sound musika taldek tadeek emanaldia eskainiko dute.

RSS - harrera duina-rako harpidetza egin