Hazia Kultur Elkartea

Euskara

Abenduaren 6an, krisia eta herri mugimenduei buruz dokumentala eta hitzaldia Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiarekin Hazian

Hazia Kultur Elkarteak, abenduaren 6an, krisia eta herri mugimenduei buruz dokumental baten emanaldia eta hitzaldia Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiarekin antolatu ditu.

Egitaraua 19:00tan hasiko da "Cosido con alambres" dokumental emanaldiarekin. Dokumentala Argentinako korralitoari buruz datza eta Félix Martín Cámara irundarra ekoizpenean eta errealizazioan aritu da lanean.

"nahi dugulako eguna"-ren egitaraua

Data: 
Larunbata, Ekaina 8, 2013 - 09:30 -tik 23:45 -ra
Non: 
Hazian
Antolatzen du : 
Hazia Kultur Elkartea

- 9:30tan mendi paseoa
- 12:30tan preso eta iheslarien aldeko enkartelada
- ondoren poteoa
- 14:30tan Herri bazkaria (txartelak 12€€)
- Bazkal ostean, mus eta oka jokoak
- 17:30tik aurrera:
   ·erromeria
   ·merkadilloa
   ·pankarta lehiaketa

- gauean DJ-ak

Ekainaren 8an "nahi dugulako eguna" antolatzen du Haziak

kartelaZER DA?
Urtea, zerbaiten egunez beterik dago. Alde, kontra edo dena delakoa. Guk, zergatik ez gure eguna?.

ZERGATIK?
Ba, horregatik, merezi dugulako eta nahi dugulako.

ZEINTZUK?
DENOK!! Haziakoak edo Haziatik gertu sentitzen garen guztiok. Bai, helduak zein gazteak, emakumezkoak eta gizonezkoak, umeak dituztenak eta ez dituztenak,poteatzen ibiltzen garenok, afaltzen gelditzen direnak, musean jolasten dutenak, militatzen dugunok eta ez dugunok, mobilizazioetara joaten direnak,pankartak egiten dituztenak, kontraesanak ditugunak eta dena garbi dutenak.

Kantu afaria Hazian

Data: 
Larunbata, Abendua 15, 2012 - 21:30 -tik 23:45 -ra

Hazia Kultur Elkarteak kantu afaria hilaren 15ean 21:30tan antolatu du.

Menua: Txangurro krepa amerikar saltsarekin, konfit saskia muxika kremarekin, gazta tarta, edaria, kafea eta kopa. Txartelak 15€ balio du.

 

"Gazta zati bat" dokumentala Irunen

Hazia Kultur elkarteak udalaren laguntzarekin, hilak 20, 19:00tan, Amaia KZn, Jon Maiak zuzendutako "Gazta zati bat" dokumentalaren proiekzioa antolatu du.

Dokumentala euskaraz da gaztelerazko azpitituluekin, 90 minutu irauten du, 2012 urtean ekoiztua eta sarrerak 4,60€ balio du.

Angel Oiarbiderekin, Nazioen Mundua elkarteko kidea, dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia.

Orriak

RSS - Hazia Kultur Elkartea-rako harpidetza egin