Hazia herriarena!
- Gehiago irakurriHazia herriarena! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 781 irakurketak
Abuztuaren 8an Herriko taberna eta elkarteen itxiera salatzeko “Politikari eta kulturari aterik ez itxi, herrikoak libre” lemapean manifestazioa egingo da Donostian. Antolatzailea sentimendu eta pentsaera ezberdinetako herritar talde bat da. Manifestazioa Gipuzkoako Plazatik hasiko da, arratsaldeko 17:30ean.
1992ko uztailaren 26an Haziak, lehenbiziko aldiz, Haziak bere ateak ireki zituen. Espainiako justiziak herrikoa konfiskatuko badu ere, bere arduradunek egitarau xumea antolatu dute urtemuga ospatzeko:
- 13:00tan aperitiboa
- 14:30h. herri bazkaria (jadanik txartelak 15€tan Hazian salgai daude)
- arratsaldean zehar:
· bideoak
· karaokea
· sorpresak
· jai giroa
Haziak 1992. uztailaren 26an ireki zituen lehenengoz ateak. Ordutik 23 urte luzeetan zehar Irungo ezkertiar eta abertzaleen erreferente eta topagune bihurtu da. Auzolana eta lan militantea zutabe, belaunaldi desberdinen arteko herritarren bilgunea da Hazia eta noski, Irun feminista, euskaldun, ezkertiar eta iraultzaile baten aldeko borroka luzearen testigu isila ere bada.
250 lagun inguru atera ziren atzo Irungo kaleetara #haziaLIBRE ozen esateko. Adin guztietako herritarrek Haziako ateetatik ateratako manifestazioan parte hartu zuten.
Manifestazioa Irungo erdialdeko kaleak zeharkatu ondoren Haziako ateetan amaitu zen eta bertan partehartzaileek batzar informatiboa burutu zuten. 27an Haziaren defentsan berriro kalera aterako direla erabaki zuten.