Abotsanitz.- Abotsanitzek Herri Batzarra burutuko du Kultur Etxeko Areto Nagusian, irailaren 2an, astelehena, arratsaldeko 19tatik aurrera. Gai bakarra Hondarribiko jaien ingurukoa izango da.
Datorren abenduaren 12an, 19:00tatik aurrera, Abotsanitzek Herri Batzarra burutuko du Kultur Etxeko 103 gelan. Jorratzeko ditugun gaien artean, Agintaldi Plana, 2024ko Aurrekontuak, Udal Gobernuaren osaketa eta Hondarribian Bizi Nahi Duguren ekitaldia izango ditugu.
Irungo Sortu.- Hilak 23 ostirala, Herri Batzarra ikasturteko lehen Herri Batzarra deitu dugu. Irungo komunitate ezkertiar, abertzale eta feminista bildu eta kurtsoko erronka nagusiak lantzeko abagunea.
Irungo EH Bilduk Udal aurrekontuen gaineko Herri Batzarra egingo du astelehenean (urtarrilak 20), arratsaldeko 19:00etan, Palmera Montero guneko 5. aretoan. Herri Batzar irekia izango da eta Irungo EH Bilduk bertan parte hartzeko deia luzatzen dio bere komunitateari.