Herri Ziztadak

Gaztelera

#TTIP Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlankioaren aurkako Konzentrazioa

Data: 
Asteazkena, Martxoa 25, 2015 - 19:00 -tik Osteguna, Martxoa 26, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Emparan
Antolatzen du : 
Herri Ziztadak

concentrMocionGuk intsumisioa TTIPari

Agiri hau sinatzen dugun herri mugimenduko eragileek, Europa eta AEBek gure bizkar negoziatzen ari diren Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlankioari, hau da, TTIPari intsumisio egingo diogula adierazten dugu. Honela Irungo Udalean  hitzarmen honen aurka aurkeztu den mozioarekin bat egiten dugula adierazten dugu ere.

Aldi baterako Jardueren Ordenantza: Inposizioa eta parte-hartze herritarraren aurkako eraso berria

foto

Beste behin ere salatu nahi izan dugu Irungo udal gobernuak ez diola jaramonik egin herritar taldeek parte-hartze prozesuak mezu elektroniko eta ez-lotesleetatik harantz izan daitezen eskatzeko eginiko eskakizunari. Udal gobernuak aukera hau pausu bat gehiago emateko balia zezan nahi genuen, hiri birtualki parte-hartzaile batetik hiri benetan parte-hartzaile baterako aldaketa emanez.    
 
Atzo aurkezturiko ordenantzaren onarpenarekin gure ustetan parte-hartzearen heriotza gertatu da. Udal gobernu honen harrokeriak, nagusikeriak eta “despotismo demokratikoak” hil du parte-hartzea, mezu elektroniko bat eta auzoetan egindako bilera pertsonalista eta paternalistak parte-hartze deitzen baditu.  

Manifestazioa: ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora!

Data: 
Larunbata, Maiatza 11, 2013 - 20:00 -tik Igandea, Maiatza 12, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Moskutik Artaleku-ra
Antolatzen du : 
Herri Ziztadak

cartelBihar, larunbata 11, 21:00etan jokatuko den areto-futboleko Errege Koparen finala dela eta, Herri Ziztadak ekimenetik, monarkia espainiarra bezalako inposaturiko instituzio zaharkitu eta bizkarroiari gure haserrea, ezinegona eta ukazioa erakusteko irundar guztiak deitzen ditugu. Monarkiaren ukazioak batzen gaitu, eta horregatik, sentsibilitate eta argudio desberdineko pertsona guztiak larunbaterako deitu dugun manifestaziora gonbidatzen ditugu, gurekin batera gutxiespen hori agerian jartzeko. Manifestazioa Urdanibia Plazatik (Mosku) irtengo da Artalekurantz, ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora! lemapean.

EH BILDU-ren oharra areto futboleko errege koparen aurrean

logotipoOhar honen bidez, Irungo EH Bilduk bere jarrera azaldu nahi du bihar jokatuko den areto futboleko errege kopako finalaren aurrean.

Aste buru honetan Irunen jokatuko den txapelketaren  bultzatzailea, eta agian bertan presentzia ere izango duena, Espainiako errege etxea da. 

Erregea Estatuko buru den neurrian, errege etxe hau da egun indarrean dagoen sistema /ereduaren ikur nagusia eta gure herriaren, Euskal Herriaren, ukazio eta eskubide zapalketaren ikur nagusia. 

RSS - Herri Ziztadak-rako harpidetza egin