Hondarribia Dantzan

Euskara

Badator Hondarribia Dantzan!

Hondarribia DantzanKemen Dantza Taldea.- Hondarribia dantzan dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Bertan hezkuntza eta alde ludikoa barneraturik daude. Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Abian da XIII. Hondarribia Dantzan

Data: 
Osteguna, Maiatza 23, 2019 - 00:00 -tik Igandea, Maiatza 26, 2019 - 23:55 -ra
Non: 
Hondarribia
Antolatzen du : 
Kemen Dantza Taldea

XIII. Hondarribia Dantza KartelanPlazako dantzen ikastaro irekiarekin hasi da dantzari lotutako astea

Euskal dantzekin lotutako hainbat jarduera antolatu ditu Kemen Dantza Taldeak aste honetarako, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin. XIII. edizioa du Hondarribia Dantzan jaialdiak eta maiatzaren 20tik 26ra izango da aurten.

RSS - Hondarribia Dantzan-rako harpidetza egin