Abotsanitzek Ariguneak berretsi ditu Euskaraldiari begira
- Gehiago irakurriAbotsanitzek Ariguneak berretsi ditu Euskaraldiari begira -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 214 irakurketak
Abotsanitz.-Hondarribiko Udalak 38.722.323,45 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019an (*). Horietatik 22,5 milioi bakarrik erabili zituen (22.465.906,49), eta 16,3 milioi erabili gabe utzi zituen (16.256.416,96). Soilik %58ko gauzatzea da hori. Ondorioz, onartutakoa baino 16,3 milioi euro gutxiago jaso zituzten herritarrek iaz.
Abotsanitz.- Uztaila bukaera eta abuzturako kultur programazioaren aurkezpena egin zuen atzo udal gobernuak (ikusi hemen). Eta aurkezpenean, Txomin Sagarzazuk gezurra esan zuen, programa hau kultur eragile eta alderdi politiko desberdinekin antolatzen ari direla esan zuenean. Abotsanitzek udaberrian herriko eragileekin adostutako proposamenari ez diote erantzun ere egin, eta sinistuta gaude, aurten, koronabirusa dela-eta, nahitaez eragileekin adostu behar zirela ekintzak.
Eragileek azalpen bat merezi dute
Abotsanitz.- Uztaila iritsi da, normaltasun berrian sartu gara, eta erantzunik ere ez. Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak ez du aztertu ere egin Abotsanitzek uztailera eta abuztura begira herriko eragileekin batera adostutako Kultur Proposamena.
Ostegun honetan, uztailak 2, 19:00tan Hondarribiko EH Bilduk hauteskundeetako ekitaldi nagusia antolatu du San Pedro kalean, Yola berri eta Enbata arteko plazatxoan. Ekitaldian luxuzko bi hizlarik parte hartuko dute: Oihana Etxebarrieta legebiltzarkide eta hautagai Hondarribitarra eta Juan Karlos Izagirre, EH Bilduren bozeramailea Batzar Nagusietan.
Aste honetan Hondarribian gertatutako eraso matxistari erantzunez, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek eta Emeki Elkarteak hondarribiarrei dei egiten diete gaur (larunbata) 12:00etan Correoseko plazan egingo den elkarretaratzera.
Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeen kontrako indarkeriari ez!