Hondarribiko EH Bildu

Euskara

Hondarribiko alkatearen agerraldiari erantzuna

Argazkia: Jaikibel Konpania. zuialde.wordpress.comEH Bildu Hondarribia.- Abuztuaren 26an, astelehenarekin, Hondarribiko alkateak hedabideei jakinarazi zien irailaren 8ko alardeko ordutegiak aldatu beharko liratekeela bere iritziz. Horretarako, alkateak honakoa proposatzen du: elkarte zibil batek (Alarde Fundazioa) antolatzen duen gizonezkoen desfilea 7:55ean izatea, eta Jaizkibel Konpainiarena ondoren.

EH Bilduk irakurritako testua Hondarribiko Udaletxeko lehen plenoan

Hondarribiko Udaletxea. Wikimedia.orgAlkate jauna, zinegotzi andere-jaunak, herrikide, auzokide, lagunak eta adiskideak, egun on.

EH Bilduren izenean mintzo natzaizue. Ohorea da guretzat Hondarribia hiriko zinegotzia izatea, ohorea eta erantzukizuna, aldi berean. Badakigu EH Bildu dela legealdi berriko indar apalena baina horrek ez digu ilusio eta indar izpirik kentzen. Askatasuna maite dugulako eta haren alde lana gogor egiteko prest gaudelako.

Udal hauteskundeen emaitzei begira

Logotipo EH Bildu HondarribiaHondarribiko EH Bilduk mila boto baino gehiago lortu ditu egin berri diren udal hauteskundeetan, 2015eko hauteskundeetan baino 187 boto gehiago. Aurreko legealdian lortutako bi zinegotzi ditu EH Bilduk. Alderdi jeltzaleak, zinegotzi bat galdu arren, erabateko gehiengoa lortu du berriro ere. Halere, aldaketa esanguratsua da Alderdi Popularrak zeukan zinegotzi bakarra galdu izana; jarrera hertsia eta oldarkorra berdintasunaren auzian ordezkaririk gabe geratu da. Hori, berez, berri ona da.

Orriak

RSS - Hondarribiko EH Bildu-rako harpidetza egin