Hondarribiko gazte asanblada

Euskara

Elizak 3.994 euro eskatu dizkio Hondarribiko Gaztetxeari

2020ko martxoaren 5ean desalojatu zuten Hondarribiko Gaztetxea. Urte bat pasa da jada eta koste errepresiboak iristen hasi dira. Kasu honetan Hondarribiko elizak eta haien ordezkari eta abokatuek, Hondarribiko Gaztetxeko kideei 3994€ko epaiketa kostuak eskatzen dizkigute. Gazteak eta ikasleak gara eta ez daukagu inungo baliabide ekonomikorik isun honi aurre egiteko.

Hondarribiko Gaztetxea hustu du Ertzaintzak

gedar.eus - Bete egin dira Hondarribiko Gaztetxeko kideen aurreikuspenak, eta gaur, martxoak 5, izan da gaztetxearen desalojoa. Ertzaintza goizeko aurreneko orduan bertaratu da Egiluz jauregi ingurura, eta kalea moztu dute hainbat patruilak. Gaztetxearen atzeko aldetik sartzen saiatu ostean, ate nagusiko sarraila aldatu dute indar polizialek.

Ostiralean, hilak 6, Hondarribiko Gaztetxean bertso saioa

Data: 
Ostirala, Martxoa 6, 2020 - 20:00 -tik Larunbata, Martxoa 7, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Gaztetxea

Hondarribiko Gaztetxean dabiltzanak botako dituztenez, bertako dinamizatzaileek bertso saioa antolatu dute heldu den ostiralerako. Martxoaren 6an izango da saioa eta iluntzeko 20:00etan hasiko da. Bertan ariko dira kantuan, Jon Gurrutxaga azpeitiarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra. Gaztetxean egitea aurreikusi duten arren, aldez aurretik kaleratuko balituzte, Olagarro elkartean egingo lukete saioa.

Gaztetxea hutsarazteko agindua jaso dute Hondarribiko Gaztetxeko kideek

gedar.eus - Gaur, otsailak 8, agerraldia egin dute Hondarribiko Gaztetxeko kideek; iazko apirilean birjabetutako Egiluz Jauregia hutsarazteko agindua jaso dutela jakinarazi dute. Abenduan adierazi zuten martxan zela gaztetxea husteko prozedura judizial berria, eraikinaren legezko jabea den Acción Católica taldearen eskutik. Orain, esku artean dute ebazpena: abian da gaztetxearen desalojo prozesua.

Hondarribiko Gaztetxea ere desalojo arriskuan dagoela salatu dute

gedar.eus -Gutun bidez jakin dute Hondarribiko Gaztetxeko kideek martxan dela eraikina husteko prozedura judiziala. Eliza da Egiluz jauregi modura ezaguna den espazioaren legezko jabea; Acción Católica izeneko taldea hain zuzen, eta hark abiatu du prozedura berria, bigarrena. Herriko hainbat gaztek birjabetu zuten eraikina duela zortzi hilabete, gaztetxe modura egokitzeko eta martxan jartzeko.

Larunbatean eskualdeko txirrinda martxa

Hondarribiko gazte asanblada.- Aupa gazteak! Joan den urtean bzela, aurten ere txirrinda martxa bat antolatu dugu. Joan den urteko programazio antzekoa da. Aldatzen den bakarra, Bera eta Lesaka herriak martxa horretan sartzen saiatu garela da. Lehen aldia da hainbeste herri biltzen garela eta ikusiko dugu beraz gauzak nola ateratzen diren.

RSS - Hondarribiko gazte asanblada-rako harpidetza egin