IRPH

Gaztelera

HMEIari buruzko mozioa

foto

Stop Desahucios.- Pasa den Maiatzaren 29an, Bidasoako Kaleratzeak STOP-ek Udalbatzan mozio bat aurkeztu zuen, Irungo Udala estutuz, batez ere Gipuzkoakoak diren beste zenbait Udaletan egiten ari den moduan, Gobernu espainiarra banku-zerbitzuen bezeroen datuen gardentasun eta  babesaren 2011ko urriak 28ko 2899/2011 Ministerio Aginduaren Xedapen Iragankorra idaztera behartu dezan. 

Eta zergatik? HMEIari dagozkion  indizeek hipotekak garestitzen dituztelako, gutxi gora behera %4 batean,  eta ordaintzen dutenak ito zein probrezia egoeran aurkkitzen direnei  ordainketa zailtzen die. Desberdintasuna hipoteka kuotetan 300 eta 400 €  artekoa da batazbeste eta honek elikagai bankuetara joan edota zerbitzu  sozialen laguntzen beharra duten familiek euren kuotei eta familien  mantenuari aurre egin ahal izatea ahalbidetuko luke. 

HMEI-aren desagertaratzearen inguruan PP-k duen borondate faltagatik, milaka gipuzkoarrek 300 eta 400 euro gehiago ordaintzen dituzte beraien maileguetan.

fotoJakinarazpen hau PAH Bizkaia Kaleratzerik Ez eta Arabako eta Gipuzkoako Stop Kaleratzeaken plataforma guztiek izenpetzen dute.-  Iragan 2012-ko apirilaren 28an, banku zerbitzuen bezeroen gardentasuna eta babesa bermatzen duen 2899/2011 Ministerio-Agindua indarrean jarri zen.

Bertan, HMEI-a ez da interes mota ofizial bat bezala jasotzen, horrek gaur egun indize hau zaharkitua eta beilan dagoena dela adierazten du.

Aipaturiko Ministerio-Aginduak, 2012ko Apirilak 28tik urte bat pasatzerakoan Kutxetako HMEI-ak desagertuko zirela ikuskatzen zuen, 2013ko Apirilak 28an hauen behin behineko desagerpena gertatu izan behar zuelarik.

HMEIa edo familiak itotzeko Kutxabankek erabiltzen duen soka PPren laguntzarekin

logotipoBidasoako (Irun eta Hondarribia) Stop Kaleratzeaketik eta Gipuzkoako gainontzeko plataformetatik hurrengo Ostiralean, maiatzak 10, egingo dugun prentsaurrekora deialdia egiten dizuegu. Goizeko 11:00tan izango da, Garibay kaleko Kutxabanken egoitzan. Bertan  HMEI-aren inguruko azken berriak eta honen inguruan burutuko diren ekintzak azalduko ditugu.

Mahai informatiboa Kaleratzeei STOP Bidasoa – IRPH

Data: 
Larunbata, Apirila 13, 2013 - 10:00 -tik Igandea, Apirila 14, 2013 - 12:55 -ra
Non: 
Urdanibia Enparan, Irun
Antolatzen du : 
Bidasoa Kaleratzeei STOP

logo

Zailtasunak dituzu zure hipotekaren ordainketei aurre egiteko? Ba al dakizu zer den ERREFERENTZIA INDIZEA eta zure hipotekari zein dagokion? Kutxarekin edo beste edozein aurrezki kutxarekin mailegurik sinatua izan ezkero, ziurrenik IRPH izango duzu, Europako hipoteka gehienetan erabiltzen den EURIBORRA baino erreferentzia indize askoz gehiegizkoa dena.

Orriak

RSS - IRPH-rako harpidetza egin