IRPHStop

Euskara

Abal-emaileen eskubideen aldeko elkarretaratzea

Data: 
Asteartea, Urria 21, 2014 - 10:30
Non: 
Donostiako Epaitegiak (Teresa de Calcuta plaza)
Antolatzen du : 
IRPHak kaltetutakoen Gipuzkoako elkartea

kartelaGipuzkoako Kaleratzeak Stop elkartearen talde juridikoak banketxeek abal-emaileei inposatzen dizkien baldintzak abusuzkoak direla frogatzea lortu du, eta ondorioz hiru maileguetako abal-emaileak askatu ditu dagoeneko.

Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP elkarteek elkarrateratzea deitu dute BBNNtan kutxa banku-fundazio bihurtzeko prozesua geldiarazteko

Data: 
Osteguna, Iraila 18, 2014 - 13:00 -tik Ostirala, Iraila 19, 2014 - 12:55 -ra
Non: 
Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia)
Antolatzen du : 
Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP

kartelaPNV, PSE eta PPk kutxak ebasteko duten planaren arabera orain arte gipuzkoar guztion ondare izan dena inolako kontrol publikorik gabe kudeatuko luketen 15 patronoak izendatuz Batzar Nagusitan egin nahi duten kromo-banatzearen aurrean, Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek gizarteari mobilizaziorako deia egin eta
elkarrateratzea deitu dute irailaren 18an, ostegunez, 13:00tan Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia).

Kutxa banku-fundazioan bilakatzea ez da legez derrigorrezkoa, eta badira alternatibak, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturikoa edota Ekai Center-ek planteatu duena, kreditu-kooperatiba forma duten aurrezki kutxen formula frantsesa adibidez.

Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP-ek Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxaren inguruan eginiko proposamena positiboki baloratzen dute

logotipoAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta Gipuzkoako IRPH Stop elkarteek modu positiboan baloratzen dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxaren izaera publikoa eta soziala mantentzeko irailaren 10ean ezagutzera eman zuen proposamena.

Elkarte hauek, milaka hipotekadun, IRPHaren kaltedun eta fede oneko zordunekin batera, aurkako jarrera mantentzen dugu PNV, PSE eta PP-k abian jarri dituzten Kutxabanken pribatizazio, euskal kutxen likidazio eta gizarte ekintzaren deuseztearen aurrean. Legea jarri dute aitzakiatzat, baina iadanik frogatu da gezurretan ari direla.

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Andoni Ortuzar jauna irmoki gezurtatzen dute

Idatzi bateratu honen bitartez, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Andoni Ortuzar jauna irmoki gezurtatu nahi dugu. Ortuzar jaunak, albiste-agentzi ezagun bati egindako adierazpenetan, hauxe esan du kaleratzeen eta IRPHaren inguruan: «Kutxabank es precisamente la entidad financiera más dada al acuerdo para solventar esas cuestiones».

Hitzaldia: Hipotekei buruz jakin behar baina inor kontatzera ausartu ez zen guztia

Data: 
Osteguna, Ekaina 12, 2014 - 20:00 -tik Ostirala, Ekaina 13, 2014 - 19:55 -ra
Non: 
Kabigorrin
Antolatzen du : 
Bidasoako Kaleratzeak STOP
cartelHitzaldia: Hipotekei buruz jakin behar baina inor kontatzera ausartu ez zen guztia.
 
- Erakundeekiko eskubideak.
- Ikasi zure eskriturak irakurtzen.
- Kutxen edota erakundeen HMEIa.
- Neurrigabeko klausulak.

Sententziak Kutxabank kondenatzen du

cartel

IRPH Cajas  interes tipoa abusuzkoa izateagatik baliogabetua Kutxabanken mailegu batetan.

Epaiak Kutxabank bidegabe kobraturiko interesak itzuli eta Euribor+1 ordezkoa aplikatzera zigortzen du.

Kaltedunak IRPH Stop plataformako kide dira eta Kaleratzeak Stop-en talde juridikoko Maite Ortiz eta Jose María Erauskin abokatuen laguntzaz aurkeztu zuten salaketa bere osotasunean onartua izan da.

Epaiketa pasa den otsailaren 17an Donostiako epaitegietan ospatu zen eta PAH-ren bozeramale den Ada Colau bertan izan zen, espreski Donostiara etorri baitzen.

Orriak

RSS - IRPHStop-rako harpidetza egin