irregulartasunak

Euskara

Fiskaltzak Hondarribiko irregulartasunak berretsi ditu, baina ez du deliturik antzeman

Abotsanitz Udal Taldea

Abotsanitz.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak baieztatu duenez, Hondarribiko Udalak irregulartasun sistematikoak egin ditu Montai taldeko enpresen jarraipenezko kontratazioan. Abotsanitz, Hondarribiko oposizioko talde nagusiak egindako kontsultari erantzunez, Fiskaltzak "Udalak kontratazio arauak betetzen ez dituela" egiaztatu du. Hala ere, praktika horiek ez salatzea erabaki du, "ez baita nahikoa frogatu Montai Taldeko enpresen kontratazioan egindako irregulartasunak delitu direnik".

Vusa-ren irregulartasun gehiago Muliaten, Hondarribia

PatximoskeneaAbotsanitzek Patximoskeneako obraren kontrol jarraitua eskatu du, udal zerbitzu teknikoek 2019an salatutako irregulartasunen antzekoak antzeman eta gero. Dirudienez, Vusa eraikuntza enpresak baimendutako proiektua eraldatu du etxebizitzak eta trastelekuak elkartzeko, lurzoruaren eraikuntza maila gaindituz eta suteen aurkako babesa ahulduz.

RSS - irregulartasunak-rako harpidetza egin