Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Euskara

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: Txingudi II vs Ebie ai do (Goierri) larunbatean

Data: 
Larunbata, Otsaila 18, 2017 - 19:00
Non: 
Irungo Mendizaleak Elkartea (Larretxipi kalea)

Datorren larunbatean izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko lehendabiziko bertso-zita, 2017ko otsailaren 18an, hain zuzen ere. "Txingudi II" eta “Ebie ai do”(Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta) taldeak ariko dira buruz buru, Irungo Mendizaleak Elkarteak Larretxipi kalean duen lokalean (Zokueta jatetxea zena).

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doan izango da.

Txingudiko Bertso Eskolaren Txingudi I eta Txingudi II taldeak, Gipuzkoako Herriartekoan

Gipuzkoako Herriartekoa antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako hainbat bertso-eskola eta bertso-taldek eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Ekimenari buruzko informazioa http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/herriartekoa helbidean duzue.

38 taldek hartuko dute parte guztira, eta tartean, Txingudiko Bertso Eskolaren jiran sortutako 2 talde: Txingudi I eta Txingudi II.

Otsailaren 2an, urteko bigarren bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 2, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Gainean dugu dagoeneko otsaileko Kabigorriko bertso-gaua ere. Aitor Errazkin irundarra, Aitor Albistur oreretarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra ariko dira bertso kantuan, Egoitz Zelaia hendaiarraren aginduetara.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidasoaldeko Kabigorri Ateneoan.

Urtarrilaren 12an, 2017ko lehen Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 12, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Urte hasierako egun hauen ostean, badator berriz ere Kabigorriko bertso-gauak. 2017ko lehendabizikoa urtarrilaren 12an izango da, Irungo Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 19:30etatik aurrera. Manu Goiogana irundarra, Patxi Castillo beratarra, Haritz Casabal antxotarra eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra ariko dira kantuan, eta Xabier Bengoetxea Hondarribiarrak jarriko dizkie gaiak.

Abenduaren 10ean, BERTSOTRUK: Txingudi-Zarautz, Erlaitz Elkartean

Data: 
Larunbata, Abendua 10, 2016 - 14:00
Non: 
Erlaitz Elkartea
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Abenduaren 10ean Txingudi-Zarautz lagunarteko “bertso-desafioa” jokatuko da, bertso-bazkari formatuan, Irungo Peña kaleko Erlaitz Elkartean, eta 14:00etatik aurrera.

Zarauztik Aitor Urbieta, Beñat Jauregi “Fede” eta Markel Eizagirre ariko dira bertsotan, eta Txinguditik, aldiz, Gotzon Aizpiolea, Andoni Zelaia eta Aitor Errazkin. Gai jartzaile lanetan Adrian Arruti ariko da.

Abenduaren 1ean, urteko Kabigorriko azken bertso gaua

Data: 
Osteguna, Abendua 1, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Abenduaren 1ean izango da urteko Kabigorriko azken bertso gaua, ikasturteko hirugarrena: bertan, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia bertsolariak ariko dira Eneko Sanchez, Oinatz Mitxelena eta Zuhaitz Olazabal gai-jartzaileen aginduetara. Bertsolari beste gai-jartzaile, beraz. Bat-bateko saioaren aurretik, Aitor Errazkin Txingudiko bertso eskolako kideak jarritako bertsoak aditzeko aukera izango dugu.

Orriak

RSS - Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)-rako harpidetza egin