Kabigorriko ostegunetako bertso-gauak
Data:
Osteguna, Urria 3, 2013 - 19:30
Non:
Kabigorri, Peña Kalea
Antolatzen du :
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea) eta Kabigorri
Hitz hauen bidez abian jarri dugun proiektu baten berri ematea da helburua; Kabigorri elkarteak, eta Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak, elkar-lanean burutuko duten proiektu bat da aurkeztu nahi dizueguna, pretentsio handirik gabekoa, baina, gure bailaran bertsogintza eta euskalgintzari bultzada handia eman nahi diona.
Urte osoan zehar eta hilabeteko lehen ostegunetan Kabigorri ostatuan bertso-saio bat egingo da, non eskualde honetako eta inguruko eskualdeetako jendeak parte hartuko duen. Saioak doanik izango dira, eta 19:30etan izango dute hasiera ordua.
- Gehiago irakurriKabigorriko ostegunetako bertso-gauak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1374 irakurketak