IrunErnai

Euskara

Azaroak 26, gazteok Altsasura!

Data: 
Larunbata, Azaroa 26, 2016 - 13:00 -tik Igandea, Azaroa 27, 2016 - 12:55 -ra
Non: 
Altsasu, Nafarroa
Antolatzen du : 
Altsasuko Herria

“Titular guztiak guri buruz dira baina ez digu inork ezer ere galdetu” Berri Txarrak taldeak kantatzen dituen hitzak ezin hobeto egokitzen dira Altsasuko egoerari. Ezin hobeto antolatutako zirko mediatikoari esker, Altsasu, bere gazteria eta herri mugimendua jo puntuan jarri ditu oligarkia mediatikoak.

Erreportaia: MAITASUN ERROMANTIKOA BOTERE HARREMANEN EUSKARRI?

Data: 
Ostirala, Azaroa 25, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 26, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Gazte Xaia, Hondarribia
Antolatzen du : 
Ernai, Gazte Xaia

Datorren Azaroaren 25ean arratsaldeko 19:00tan erreportai emanaldia izango dugu ERNAI eta GAZTE XAIAren eskutik, "MAITASUN ERROMANTIKOA BOTERE HARREMANEN EUSKARRI?" izenburupean.

Jarraian eztabaidatzeko aukera izango dugu erreportaiak azaleratu ditzazkeen galderen inguruan, hau guztia merienda goxo-goxoaz lagundurik.

SENTITU, PENTSATU TA EKIN!!!

Pelota finala PORRA (Irungo Ernairen alde)

Data: 
Igandea, Azaroa 27, 2016 - 17:00 -tik Astelehena, Azaroa 28, 2016 - 16:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartea
Antolatzen du : 
Irun Ernai

Pelota finala PORRA (Irungo Ernairen alde). Azaroak 27 bitarte.

Aste honetan zehar ta finala hasi bitartean aukera izango duzue zuen gustuko pilotariaren alde apostua egiteko. Apostu bakoitzaren balioa 1€ izango da eta irabazleak pilatutako botearen erdia eramango du. ANIMATU!!!

Non: Hazia Kultur Elkartean

Bidaliko ditugun eguna ospatuko dugu!

Beste behin ere, amorrua berdez margotu da Euskal Herrian. Gatazka politikoaren errealitate gordinak patrol eta gizon armatuen aurpegia hartu du. Altsasuko herria eta bereziki bertako gazteria duela asteetatik jo puntuan egon da. Gaur muntaia polizial eta mediatikoak jarri du bere domina. Atxiloketak, albistegietako titularrak eta garailearen titulua.

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO II. PALA TXAPELKETA

Data: 
Larunbata, Maiatza 21, 2016 - 10:00 -tik Igandea, Maiatza 22, 2016 - 09:55 -ra
Non: 
Urantzuko frontoi txikian
Antolatzen du : 
Denak ala inor ez, Irungo Ernai

Bigarren urtez jarraian Euskal Preso eta Iheslarien aldeko pala txapelketa izango dugu Urantzuko frontoi txikian, Maiatzaren 21ean goizeko 10:00tatik aurrera.

Orriak

RSS - IrunErnai-rako harpidetza egin