Asteazkenean EH Bilduko Herri Batzarra
- Gehiago irakurriAsteazkenean EH Bilduko Herri Batzarra -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 677 irakurketak
- Castellano
TAzken egunotan argitara eman diren informazioak aintzat harturik, EHBildutik, langile publikoei zein oro har Irungo hiritarrei honako hau jakinarazi nahi diegu:
Gaur, EH Bilduk erregistro bidez sartu du Irungo hirigintza arloak eginiko txostenaren gainean koalizio abertzaleak egin duen balorazioa.
Txosten hau EHBilduk bulego juridiko bati eskatua da, eta bertan, San Miguel-Anakako aukera gauzagarria izan daitekeen argudioak azaltzen dira.
Plaiaundiko parke ekologikoko kirol pisten trasladoa, duela bi hamarkada bueltaka darabilkigun gaia da. PSEk eta, azken urteotan, EAJk eginiko kudeaketa tamalgarritzat eta lotsagarritzat jotzen dugu.
Irungo EH Bildu.- Gaur egun erakunde askotako agendetan Energiaren gaia oso lehentasun handiko kokalekua edukitzen ari da. Energiaren kudeaketa, energiaren kontsumoa eta prezioa, eta energia iturriak, herrien garapen, ingurumen arazo eta herritarren eskubideekin oso lotuta daude.
Irungo EHBildun garbi daukagu azaroaren 25a, emakumeen kontrako mota guztietako indarkeria gaitzesteaz gain, indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat dela. Eta egun horretan erakunde publikoek, bereziki, borroka horretan dugun lehentasunezko agente-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar dituzte. Emakumea izateagatik soilik indarkeria jasateko aukera txikiena dagoen bitartean, gure herrian ez dugu bakea edo normalizazioa lortuko.
Azkenean, ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan, EH Bilduk IRUNGO BILGUNEA inauguratuko du.
Ekitaldi xume honetan Maddalen Iriartek, EH Bilduko bozeramailea, eta Julen Mendozak, Errenteria-Oreretako alkatea, parte hartuko dute.
Dena txalapartaz eta musikaz lagunduta.