Irungo EH Bildu

Euskara

Irungo EH Bilduk arduraz jokatuko du kreditu aldaketaren aurrean

Concejal y Concejalas de EH Bildu en el Ayuntamiento de Irun Jokin Melida bozeramaileak nabarmendu duenez “margen oso txikia dago heritarren ongizatean eragingo duten proiektu sendo eta anbiziosoak aurrera eramateko

Irungo EH Bilduko Jokin Melida, Oihana Briones eta Ane Unanue zinegotziek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean koalizio abertzaleak kreditu aldaketaren aurrean duen jarrera azaltzeko.

Izagirre: “Injustiziak jasan edo ikusten dituzten horiek guztiek gauzak aldatzen hasteko aukera bat dute maiatzaren 26an botoa emanda”

Mitín de EH Bildu en Irun dentro d ela campaña a las municipalesIrungo EH Bildu.- Irungo ekitaldian parte hartu du gaur Juan Karlos Izagirrek, eta kalean pil-pilean dauden borrokak instituzioetara eramateaz hitz egin du. “Kalean borrokan jarraituko dugu, gure berezko gunea da, baina instituzioak ere eskuratu behar ditugu, ez horietan betikotzeko, erakunde publikoak kaleko aldarrikapenen mesedetan jartzeko baizik. Horretarako, botoa eman behar da. Eta irabazi. Eta gobernuak osatu. Konbentzitzeko ordua da, botoa eskatzekoa”, gehitu du.

EH Bilduk ekitaldia egin du Jokin Melida, Juan Karlos Izagirre eta Jon Iñarriturekin

Acto político de EH Bildu Irun. Juan Karlos IzagirreKoalizioak 70 lagun bildu ditu Palmera Monteron egindako ekitaldian

EH Bilduk 70 lagun elkartu dituen ekitaldia egin du gaur arratsaldean Palmera Montero gunean. Bertan Jokin Melida, Juan Karlos Izagirre eta Jon Iñarrituk hartu dute parte.

Irungo EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du

Presentación lista de candidatas de EH Bildu IrunEH Bildu.- Gaur egun garrantzitsua, zerrenda aurkeztuko dugu. Izenetatik haratago doan proiektu bat ordezkatzen dugu hemen gaudenok.

Zerrenda hau , lagun talde hau, ez dago aleatorioki eginda. Irungo txoko guztietako pertsonak, Behobiatik Landetxaraino Belasko Eneatik pasata. Pertsona konprometituak, horien artean ikasleak, sindikalistak, pentsionistak, harrera sareko kideak, presoen aldeko mugimendukoak, euskalgintzakoak, irakasleak, taxistak, hezitzaileak, kazetariak, langileak orokorrean.

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin