Bidasoko Itaia.- Hurrengo asteazkenean Emakume Langileon Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, eguneko egitaraua prestatu du Bidasoko Itaiak larunbat honetarako. Hala, goizean zehar hausnarketarako espazioa antolatu du Palmera Montero Gunean. Bi hitzaldi egongo dira: “Nola antolatu indarkeria matxistari aurre egiteko?” eta “Emakume langilea eta osasun mentala”, eta horien artean luntxa egongo da. Arratsaldean berriz, bazkaria eta kontzertu akustikoa egongo dira.
Aurten ere mobilizazioak prestatu ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako, "Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki" aldarri modura hartuta. Hain zuzen, Euskal Herriko 29 herritan deitu dute mobilizatzera Itaiako kideek. Irunen ere mobilizazioa antolatu du Itaiak, 19:00etan Moskun.