Kabigorri

Zehaztu gabe

Tristtan Mourguy bakarlariaren kontzertua Kabigorrin

Data: 
Larunbata, Apirila 28, 2018 - 23:30
Non: 
Kabigorri

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, 2014ean bere lehen folk-akustiko diska Trobador 50 bat kontzertutan aurkeztu.

2016ean eszenatokirat itzuli zen proiektu berri ta erabat ezberdin batekin: dualitateari buruzko diska doble baten lehen erdia DUAL [1/2] : GORDEKA (9
kantu, I.O. diskak).

Ostegun honetan apirileko Kabigorriko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Apirila 12, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badator apirileko Kabigorriko bertso gaua!. Ostegun honetan izango da, apirilaren 12an, Kabigorri Ateneoan, nola ez.

Saioa 19:30ean hasiko da. Bertan Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra, Miren Artetxe hendaiarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Xabi Maia baztandarra eta Iñigo Ugarte irundarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabal eta Egoitz Zelaia Irunabarreko kideek ondutako gaiekin.

Aurkezpena: Jaizkibel Konpainia Komikia Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Martxoa 15, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Alternatiba

kartelaAlternatibak "Jaizkibel konpainia" komikiaren aurkezpena egingo du Irungo Kabigorri aretoan martxoaren 15ean. Liburuak Hondarribiko alardearen historia jorratzen du, jatorrizko gertaera historikoetatik abiatuta, irailaren 8an urtero gogora ekartzen direnak, eta azken hamarkadetan herriko jaiak parekidetasunean bizitzeko hainbat emakume eta gizonek abiatutako borrokarekin amaituta.

Erakusketa: Chokry, begirada bat Greziako errefuxiatuen kanpaleku batetik

Data: 
Osteguna, Martxoa 1, 2018 - 19:00 -tik Larunbata, Apirila 7, 2018 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Izaera sinboliko baten itzalpean, marrazki hauek, oro har, errefuxiatuen eta gerraren gaiarekin dute lotura. Chokryren artelanak dira, Tunisiako 42 urteko gizon batenak eta duela hainbat urte Italian sukaldari ibili zen gazte batenak, hain zuzen ere.

2016an, arrazoi pertsonalak eta familiarrak zirela-eta, Europara itzultzea erabaki zuen, etorkizun oparoago bat eraikitzeko xedearekin. Haatik, bere bidea egiten hasi zenean, ezusteko garratza izan zuen: muga guztiak itxita zeuden. Hori horrela, Europara iristeko bidea hamaika zailtasunez bete zitzaion, eta harrapaturik geratu zen hainbat errefuxiatuen kanpalekutan.

Orriak

RSS - Kabigorri-rako harpidetza egin