Kalapie

Gaztelera

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizkar eman dio Bizikletari

Hainbat hedabidetan agertzen ari diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpenak batzuek zalantzagarriak oso, eta aldundiak Bizikletarekin hartutako konpromisoak behin eta berriz hausten dituela ikusita , Kalapie (Donostia), Balazta (Irun – Hondarribia), Gurpilartea (Errenteria) eta Txirrinka (Oñati) Behean sinatzen duten hiriko txirrindularien elkarteek ohar hau helarazi nahi diete herritarrei:

Neguan ere bizikletaz! #ipurdiBustirikEZ

Kalapiek urte osoan zehar bizikletaren erabilera sustatzeko iaz abiarazitako kanpaiana errepikatuz, zera adierazi nahi die Donostiako hiritarrei: ostegunean iluntze aldera hirian aparkaturik dauden bizikletan mila aulki-estali jarrito dituela. Ekimen honen bitartez, eguraldi ona egiten duen egunez gain, neguan ere bizikleta bultzatu nahi dugu.

NEGUAN ERE BIZIKLETAZ!!!

#ipurdiBustirikEZ

Kalapiek GPSaren erabilera eta oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroak antolatu ditu

OINARREZKO MEKANIKA IKASTEKO IKASTAROA
Kalapiek oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroa antolatu du hurrengo datarako:

    Egunak: Otsailak 20,21 eta 23an (astelehen, astearte eta ostegunean).
    Ordutegia: 18:30-20:30
    Salneurriak: 20 € bazkide ez direnentzat. Bazkideak dohain egin dezakete.

Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bere iritzia eman nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak Batzar Nagusietara bidalitako Aurrekontu-proiektuari buruz

Plkarren segidako bigarren urtez ikusi dugu, zoritxarrez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikletari garrantzi gutxi ematen diola gure lurraldeko aurrekontuak prestatzeko garaian.

Aurten, 2016an, onartutako aurrekontuekin mende honen hasierara atzera egin badugu (ikusi grafikoa), 2017. urterako inbertsioen beherakada are handiagoa proposatzen digute, bai bizikleta-azpiegituretan bai bizikletaren sustapenean.

Bizitruk, bigarren eskuko bizikleten azoka

Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 10:30
Non: 
Donostiako Easo plazan

Kalapie.- 2006 urteaz geroztik, KALAPIEK, BIZITRUK, bigarren eskuko merkatuak, antolatzen du ekainean bigarren eskuko bizikletak saltzeko. Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, Bizitruken hamargarren edizioa antolatu da ekainaren 18rako, Easo plazan.

Txirrindulari Martxa: Klima Aldaketa Saihesteko Konponbideak

Abendu hasieran Parisen negutegi efektodun gasen isurketak murrizteko mundu mailako ituna osatzea helburu izango duen klimaren aldeko goi bilera ospatuko da.

Goi bileran egoteko helburuarekin, Europako leku ezberdinetatik lau bizikleta lerro aterako dira. Hegoaldekoa Valentzia-Madriletik dator eta Donostiara 27an arratsaldeko 5tan iritsiko da printzipioz, 1.800Km egin ondoren Paris izanik helburu.

Orriak

RSS - Kalapie-rako harpidetza egin