Espainiako Armadak estelada kendu du Konpantzia (Faisanes) uhartetik
- Gehiago irakurriEspainiako Armadak estelada kendu du Konpantzia (Faisanes) uhartetik -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1563 irakurketak
- Castellano
Eguerdian oraindik Espainiako polizi demokratak oldartu egiten eta hautetsontziak indarrez eramaten arin ziren Katalunian. Ordu berean, Irunen ehundaka lagun atera dira kalera erabakitzeko eskubidearen alde eta Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.
Irun Katalunyarekin.- Irun Katalunyarekin.- Begirada egoki eta zentzudun batekin Katalunian dagoen gatazkak, ziurrenik, konponbide erreza izango zuen. Katalanen herriak hautestontzietan bere etorkizun politiko zein estatuarekin nahi duen harremana erabaki nahi du. Antzeko gatazkak bai Eskozia eta Erresuma Batuen artean bai Quebec eta Canadaren artean gertatu dira. Hauetan bi aldeek adostutako erreferendum baten bidez eraman ziren aurrera. Kasu honetan aldiz, herri katalanak autodeterminaziorako duen eskubidea Estatuak ukatu egin duela ikusita, katalanek, harik eta estatuaren demokratizazioa iritsi arte itxaron gabe, urriaren 1erako bozketa antolatu dute. Arazoaren izaera demokratikoa da, eta berriro ere, agerian gelditzen ari da Estatuak demokraziarekin arazo bat duela, ez al da bada demokratikoa jendeak bere estatus politikoa erabaki ahal izatea?