Urriak 12 ezer ez ospatzeko!
Irundik, Moskuko plazatik urriaren 2an egindako ekimenetik irakurketa.
- Gehiago irakurriUrriak 12 ezer ez ospatzeko! -ri buruz
- Egutegia
- 541 irakurketak
- Castellano
Irundik, Moskuko plazatik urriaren 2an egindako ekimenetik irakurketa.
Amankomunak.- Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.