Ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren aldeko apustu irmoa egin dezala eskatzen diogu udal gobernuari
EH Bildu Irun.- Jakin badakigu, ostalaritza eta merkataritza txikiaren egoera COVID19a baino lehen gainbeheran zegoela, baina zalantzarik gabe, pandemiaren agerrerak sektorearen krisia areagotu du. Ez dugu ahaztu behar martxoan taberna guztiek eta denda askok itxi behar izan zutela eta fase ezberdinetan hainbat neurri murriztaile jasan behar izan dituztela.