#G7EZ Hiru egun hasi dira eztabaidatzeko eta alternatibak sortzeko
Gaur, abuztuak 21 asteazkena eman diogu hasiera G7 Ez! Plataformak eta Alternatives G7 plataformak antolatutako kontra-gailurrari. Ficoban egindako irekiera ekitaldian hitza hartu dute bi plataformetako bozeramaileek, eta baita kontra-gailurrean parte hartuko duten hainbat mugimendu sozial eta elkarte desberdinetako ordezkariek ere. Hauek izan dira hitza hartu duten kideak: Saint Nazaire hiriko jaka hori bat, Aita Mariko ordezkari bat, Luciana Ghiotto militante feminista argentinarra, Jose María Uria Gaur Geroa-Duintasuna pentsiodunen ordezkaria, Mixel Berhokoirigoin bakearen artisaua eta Geneviève Legay, joan den martxoaren 23an Nizan jaka horiek egindako mobilizazio batean poliziak zauritutako militantea. Kontra-gailurrak iraungo duen hiru egunetan zehar ehun hitzaldi eta ekimen baino gehiago izanen dira.
- Gehiago irakurri#G7EZ Hiru egun hasi dira eztabaidatzeko eta alternatibak sortzeko -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 727 irakurketak
- Castellano