Kontseilu Sozialista

Euskara

Bidasoako Kontseilu Sozialistak Urdanibia plazara eraman du Maiatzaren Leheneko ekitaldia

Data: 
Igandea, Maiatza 1, 2022 - 17:30
Non: 
Urdanibia plaza

Asteburu honetan apirileko feria Zabaltza plazan egiten denez, Bidasoako Kontseilu Sozialistak lekuz aldatu behar izan du Maiatzaren Lehenean egingo duen ekitaldia. Ordua berdina da, 17:30ean, baina orain deialdia Urdanibia plazan izango da.

Bizitzaren garestitzea gelditu! lemapean larunbatean manifestazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Martxoa 19, 2022 - 18:00
Non: 
Donostiako Bulebarra


Mobilizazio deialdi bateratu bat egin dute Bilboko), Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko Kontseilu Sozialistek. Bizitzaren garestitzea gelditu aldarritzat hartuta, manifestazioak antolatu dituzte hurrengo larunbaterako, martxoaren 19rako:

Donostia: Bulebarra (18:00)
Bilbo: Plaza Eliptikoa (18:00)
Iruñea: Sarasate pasealekua (18:00)
Vitoria-Gasteiz: Correos (18:30)

Kontseilu Sozialista sortu da Bidasoaldean

"Kontseiluaren nondik norakoei dagokienez, azkeneko urteetan Euskal Herrian zehar zabaldu den antolakuntza komunista lurralde guztietara hedatu asmoz, Irun nahiz Hondarribin urrats bat eman nahi dugu norabide horretan Kontseiluaren sorrerarekin. Horretaz gain, sozialismoaren eraikuntza helburu, Kontseilua lan lerro ezberdinak abiatzeko baliatuko ditugu eta, azken finean, arlo ezberdinetako elkarlan horren emaitza izan(go) da Kontseilua."

RSS - Kontseilu Sozialista-rako harpidetza egin