Kontzertua

Euskara

Kontzertua larunbatean Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Apirila 5, 2014 - 21:00 -tik Igandea, Apirila 6, 2014 - 20:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

kartelaDatorren larunbatean, apirilak 5, kontzertua egongo da Irungo Lakaxitan. 21:00etatik aurrera afaria eskainiko dugu bertaratzen direnentzat, eta ondoren hasiko dira jotzen taldeak: donNa die (Orereta-Irun), Madeleine (Donostia) eta Voltaia (Zumaia).

Kontzertua: Bide Ertzean

Data: 
Larunbata, Urtarrila 18, 2014 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartelBide Ertzean

"Iragana tirokatzen hasten badira, ez dut atzera egingo" kantatu zuten Non dira diskoan (GH 2006), 36ko gerrari buruzko argitalpen hartan. Ildo beretik datoz 77 (GH 2013) diskoko hainbat kantu. Baina izenburuak iradokitzen duen bezala, oraingoan Trantsizioa delako garaian erreparatu dute.

Kontzertua: Josu Bergara

Data: 
Larunbata, Abendua 14, 2013 - 19:30
Non: 
Kabigorrin
Antolatzen du : 
Kabigorri

foto

Josu Bergara abeslariak kontzertua eskainiko du Mikel Nuñez pianojolearekin bater eta "Katiuska gorriak" bere lan berria aurkezten digu.

Hamar urte taula gainean eman ondoren, Josu Bergara kantautorea hirugarren diskoa aurkezten ari da: "Katiuska gorriak" (2012) Bibolinak, biola eta biolontxeloaren laguntzaz zein bateria, pianoa, baxua eta perkusioekin soinu landua eskainiz, erritmo eta musika mota oso ezberdinak aurkitzen dira lan berrian: reggaetik pop-era, folk, latin-jazz eta habanera doinuetatik pasatuz. Beti ere, kantautorearen kutsua galdu barik.

BIDASOA ATTAK!! 2013

Data: 
Larunbata, Azaroa 2, 2013 - 14:00 -tik Igandea, Azaroa 3, 2013 - 13:55 -ra
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Bidasoak Attak

cartel14:00 Bazkari begetarianoa Aldatsa baratzaren eskutik (tike mugatuak) 8€

18:00 KONTZERTUAK - PUNTUAL!!!!!!!!

  • SACCO
  • KASERNARAT
  • APURTU
  • MISERIA
  • HIJOS DEL FRACASO
  • KONDENATUAK
  • KAOS KOOPERATIV
  • TOCHILKA (Bulgaria)
  • KKZT2P
  • FRAKTURA
  • Kontzertuen ondoren DJ LEKU

Bossa Collective Kabigorrin

Data: 
Ostirala, Iraila 27, 2013 - 23:00 -tik Larunbata, Iraila 28, 2013 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorrin
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Bossa collective 2013. urtearen hasieran sortu zen musika banda bat da. Arraza, espiritu eta musika ezberdinez osaturiko fusioa da. Inprobisazioa eta Brasilgo musikaren eragin handia dira taldearen ezaugarri nagusiak.

Gure lehenengo CDa Djavan konpositore brasildarraren kantak dira guztiak, gure ukitu propioaren filtrotik pasatuak.

Akorde solidarioak Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Ekaina 22, 2013 - 14:30 -tik Igandea, Ekaina 23, 2013 - 22:55 -ra
Non: 
Lakaxitan. Anaka kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita eta Aiaren lagunak
cartelElkartasun kontzertua izango da larunbatean Irungo Lakaxita gaztetxean. Aitor Pérez eta Nevyanak, Aia haurraren jaiotzean izan dituzten zailtasunei aurre egiteko dirua biltzea izango du helburu. AIAROCK festibalean Apurturekin harremana izan duten hainbat taldek joko dute: Kasernarat hirukote akustikoa Irun eta Oreretatik, Arny et les Chachiz Baionatik, Fraktura Hendaiatik, Malos Tiempos Donostiatik eta Odio eta Basura historikoak Oreretatik. 14:30etan bazkaria egingo da gaztetxean bertan eta kontzertuak 17:00etan hasiko dira. Bazkariaren eta kontzertuen prezioa bost eurokoa izango da eta soilik kontzertuak ikusi nahi dituenak borondatea ordaindu ahal izango du.

Orriak

RSS - Kontzertua-rako harpidetza egin