Osasun Bidasoa Plataformak, kirofanoen berehalako itxieraren aurrean, elkarretaratzea antolatu du. “SOS Kirofanoak! Kirofanoak ez itxi! Eta errespetatu Bidasoa!” lemenpean.
Osasun Bidasoa Plataforma'k dei egiten die herritarrei otsailaren 12an, arratsaldeko 18:00tan Lesakako Plaza Zaharrean eginen den kontzentrazioan parte hartzera.
Ostiralero bezala, 14: 00etan, aipatu Ospitaleko ate nagusian, Bidasoa Ospitaleko osasun-langileak bildu dira, eskualdeko Ospitaleko kirurgia-blokea berritzeko proiektuaren aurka.