Konzentrazioa

Euskara

Irunek baditu kalera ateratzeko nahikoa arrazoi

cartel

Eragile talde handi batek, datorren martxoaren 15ean 20:00etan, Irungo San Juan Plazan kontzentrazio aldarrikatzaile bat antolatuko du “irundarron gehiengoak bizi dugun” egoera sozialarekin asperturik gaudela erakusteko.  

Mobilizazioa antolatzen dugun pertsona eta eragileok gure herrian ere lan eskubideen eta eskubide sozialen murrizketen erasoa jasaten ari garela bistarazi nahi dugu, lortzeko horrenbeste izerdi bota behar izan dugun eskubideetan alegia. Horretarako Irungo biztanleak beren sumindura eta aldarrikapenak adieraztera deitzen ditugu, kartel edota beste euskarrietan beren aldarrikapenak, goiburuak... ekarriz, egonezina ageriko egiteko.

Atzo TAS-aren kontzentrazioan irakurritako adierazpena

foto

Beste behin ere elkartu gara gaurkoan bortizkeria matxista salatzeko. Kasu honetan, Irunen bertan eman diren bi eraso sexista.

Bi emakume hauei, eta egunerokoan, bortizkeria matxista jasaten dutenei, gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu... ez zaudete bakarrik!

Bortizkeria sexistako azken biktimaren kontrako TAS kontzentrazioa

Foto concnetración

Kontzentrazioan irakurritako komunikatua 

Beste behin ere elkartu gara gaurkoan eraso sexista bat salatzeko. Kasu honetan, emakume baten erahilketa, Antsoainen.

Azken hilabeteetan egin dugun bezala TAS plataforma osatzen dugun eragileok, hiritar mobilizazioaren beharra azpimarratu nahi dugu.

Etxebizitza Oinarrizko Eskubidea da

LogoDoneztebe-ko auzotarraren suizidioari buruz

Bidasoa Kaleratzei STOP.- Ostiral arratsaldean , bere ohizko etxebizitza galtzeko arriskuagatik pertsona batek bere buruaz beste egin duela salatzeko bildu ginen hor beste behin, Doneztebeko bizilagun den Manuel Regueraren heriotzaren inguruan dauden egoerak alde batera utzita; argi dagoena zera da: kalean gelditzearen beldurra izan da eragilea.

ETXEBIZITZA DUIN BAT IZATEKO ESKUBIDEA  oinarrizko eskubidea, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Konstituzioan eta edozein herri garaturen eskubideei buruzko oinarrizko araudietan onartutakoa. Pertsona batek lanpostua galtzen duenean, drama bat sortzen da; baina etxe bat badu, bere burua non babestu izango du; baina bere etxea galtzen badu, bizitza galtzen du.

TAS Plataforma. Konzentrazioa: Eraso sexistarik EZ!

Data: 
Osteguna, Azaroa 29, 2012 - 19:30 -tik Ostirala, Azaroa 30, 2012 - 19:55 -ra

KartelaTxingudi Anti Sexistak (TAS) plataformak antolatutako kontzentrazioa baten berri eman nahi dizuegu. Teresa Egurrola, Araiako bizilagunaren hilketa salatzeko kontzentrazioa deitu du plataformak, osteguna 29 arratsaldeko 19:30tan Irungo Zabaltza plazan izango da.

Orriak

RSS - Konzentrazioa-rako harpidetza egin