Kutxabank

Euskara

Kutxabank hitzaldia Irunen

Data: 
Osteguna, Urria 23, 2014 - 19:30
Non: 
Amaia Kultur Zentroan
Antolatzen du : 
Irungo EH Bildu

cartelEH BILDUk antolatuta burutko den HITZALDIAren berri eman nahi dizuegu. Sioa Amaia KZn izango da eta gaia KUTXABANK izango da, bertan egoeraren berri emateko zein aurkezten dugun alternatiba zaltzeko JOSEBA PERMACH eta AINHOA BEHOLA izango dira.

Hitzaldia Hondarribian: Kutxabank publiko eta soziala

Data: 
Osteguna, Urria 16, 2014 - 19:00 -tik Ostirala, Urria 17, 2014 - 18:55 -ra
Non: 
Zuloaga Etxean
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Bihar, urriak 16, arratsaldeko 19.00etan Kutxabanken pribatizazioari buruzko hitzaldia prestatu du Hondarribiko EH Bilduk Zuloaga Etxean. Hizlariak EH Bilduko kide diren Jone Etxeberria eta Antton Izagirre izango dira.

Kutxabankek gure etxebizitza eta PYMEak funts putreen esku jartzen ditu, hutsaren truke

Data: 
Asteartea, Urria 14, 2014 - 11:00 -tik Asteazkena, Urria 15, 2014 - 10:55 -ra
Non: 
Kutxa Garibai kalea (Donostia)
Antolatzen du : 
IRPHak kaltetutakoen Gipuzkoako elkartea

Kutxabank-Fondos BuitresKutxabankek 340 milioi euroko balioa duten maileguak saldu zituen funts putreei, balio honen %1,5a bakarrik lortuaz. Familiekin zorra negoziatzeko malgutasunik gutxien duen entitateak putreei saltzen die zorra, honen %1,5a bakarrik kobratuaz!

25.000 eurotako zorra ordaindu ezinik zebiltzan familiek ikusi dute nola funts putreek euren zorra erosi duten 400€ baino gutxiagogatik. Putre hauek euren etxebizitza lortu dezakete orain.

Sententziak Kutxabank kondenatzen du

cartel

IRPH Cajas  interes tipoa abusuzkoa izateagatik baliogabetua Kutxabanken mailegu batetan.

Epaiak Kutxabank bidegabe kobraturiko interesak itzuli eta Euribor+1 ordezkoa aplikatzera zigortzen du.

Kaltedunak IRPH Stop plataformako kide dira eta Kaleratzeak Stop-en talde juridikoko Maite Ortiz eta Jose María Erauskin abokatuen laguntzaz aurkeztu zuten salaketa bere osotasunean onartua izan da.

Epaiketa pasa den otsailaren 17an Donostiako epaitegietan ospatu zen eta PAH-ren bozeramale den Ada Colau bertan izan zen, espreski Donostiara etorri baitzen.

Kutxabank eta hizkuntza eskubideak

cartelJoxan Garaialde.- Aspertuta ez ezik, nazkatuta ere banago. Noiz arte agontatu behar dugu euskaldunok Kutxabankek egiten digun burla? Zeren, burla, iseka, irri egiten digute Kutxabankeko bulego batera joan eta “no te entiendo” esaten digutenean; hau da, gaur bertan, Irungo Kutxabanken bulego nagusian gertatu zaidana, nire txanda heldu denean, euskaraz ez zekiela eta euskaldun bat libre egon arte itxaron behar nuela esan didate.

Kutxabank euskaldunon etsaia da, bestela, ez da ulertzen nola, gaur egun, euskaraz ez dakiten langileak jar ditzaketen lehiatilatan, edo jendearen harrerarako bulegotan.

Orriak

RSS - Kutxabank-rako harpidetza egin