LAB sindikatua

Euskara

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin biltzeko eskaera berria erregistratu dute, 50 gizarte-eragile baino gehiagoren babesarekin, egoitzetako gatazka desblokeatzeko

imagen

LAB Sindikatua.- Atzo, otsailak 16, Gipuzkoako helduen egoitzetako greba eguna, Gipuzkoako Foru Aldundiraino mobilizatu gara, adineko eta mendeko pertsonak zaintzeko zerbitzuak bermatzeko ardura duen erakunde publikoarekin biltzeko beste eskaera bat erregistratzeko.

Otsailaren 16an eta martxoaren 24an greba deialdia Gipuzkoako helduen egoitzetan

imagen

LAB sindikatua.- LAB sindikatutik Gipuzkoako helduen egoitzetako langileei otsailaren 16ko eta martxoak 24ko greba egunetara batzeko deia luzatzen diegu, bai eta Gipuzkoako jendarteari langileen aldarrikapenak babestu eta elkartasuna adierazteko eskatu ere.

Lan baldintza aldaketa eta soldata izoztearen aurrean, Emparkeko langileak mobilizatu egingo gara

imagen

LAB Sindikatua.- Emparkeko langileok, enpresak egindako lan baldintzen funtsezko aldaketen aurrean, eta soldatan zein bestelako hobekuntzak negoziatzeko borondate ezaren aurrean, kontzentrazio bat egingo dugu abenduaren 31n. Empark enpresak Donostiako 5 aparkaleku publiko kudeatzen ditu; Okendo, Bulebar, Kontxa, Atotxa eta Katalunia, eta bat Irunen.

Gipuzkoako egoitzetako egoera larria ezagutarazi eta lehenbailehen irtenbidea eman behar zalola aldarrikatzeko LABek grebarako deialdia egiten du urriaren 28 eta azaroaren 12rako

imagen

LAB Sindikatua.- Gipuzkoako helduen egoitzetako egoera lotsagarria da, urteak daramazkigu sektoreko errealitateazein den salatzen, baina erakunde eta enpresen jarrera ikusita, badirudi gatazka langile, egoiliar eta hauen senideena dela soilik. Baina guk zerbait argi badugu honakoa da: egoera honek jendarte guztiari eragiten diola.

Irun eta Hendaia artean hainbat migratzailerentzako pasabide segurua bermatu du LABek mobilizazio baten testuinguruan

Migranteen aldeko LABen manifestazioa

Ekintza Sozialeko Komunitatearen lehen ekintzak LAB Sindikatua.- LABen Ekintza Sozialeko Komunitateak topaketak eta ekintzak egin ditu gaur Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoatik Lapurdira. Ekintza nagusia, lrun eta Hendaia lotu dituen mobilizazioa izan da, “Mugak apurtu, zubiak eraiki” lemarekin egin duguna. Horrela, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko Santiago zubia zeharkatu dugu, egunero muga hau baldintzarik okerrenetan igarotzen duten langile migranteen errealitatea salatzeko.

LABek greba deitu Gipuzkoako egoitzetan maiatzaren 20rako, lan baldintzak duindu eta zerbitzua hobetzeko

Cartel

LAB sindikatua.- Covid-19ak sortutako osasun krisi honek, modu bortitzean jo du helduen egoitzetako langile eta egoiliarren kontra, baina ulergaitza eta bidegabea izan arren egoerak berdin jarraitzen du langileentzat, 2012 urtetik herrialdeko hitzarmenik gabe eta ratio eznahikoekin.

Orriak

RSS - LAB sindikatua-rako harpidetza egin