LAB

Gaztelera

LABek Prekarietateak hil egiten duela salatu du Irunen, beste lan heriotza baten berri izan du bitartean

Concentracion denuncia precariedad mataLAB.- Irun eta Hondarribia arteko Mendeluko biribilgunean gehiengo sindikalaren elkarretaratzea egin dugu, ostegunean handik metro gutxira dagoen Gl-636 errepidean hildako langile autonomoa gogoan. Lan heriotzen odolusteak ez duela etenik salatu dugu. Izan ere, azken 7 egunetan gutxienez hiru langile hil dira lanean. Ostiralean ere beste langile bat zendu zen, Muxikan kasu honetan, baso lanetan ari zela; eta gaur beste hildako baten berri izan dugu, ekainaren 29an Gasteizen lan i¡stripua izan zuen langilearen heriotzarekin. Azken hau kamioi baten atoitik erori zen, eta zauri larriekin ospitaleratu zuten. Madrilgo Izobex Construcciones enpresako langile zen eta Adania eraikuntza enpresan ari zen azpikontratatuta.

Mobilizaziora deitu du LABek laneko azken heriotzaren aurrean

Data: 
Astelehena, Uztaila 6, 2020 - 11:00 -tik Asteartea, Uztaila 7, 2020 - 10:55 -ra
Non: 
Mendeluko errotondan
Antolatzen du : 
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU

Logo LAB SindikatuaLAB.- Langile autonomo bat hil da atzo goizean Irunen, beste ibilgailu batekin talka egin ondoren. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta babesi adierazi nahi dizkie langilearen senide, lagun eta ingurukoeli.

Salbuespen legediarekin amaitu eta euskal presoak etxeratzeko prozesua martxan jarri beharra dago

Iruñeko espetxe aurrean egindako elkarretaratzea. Iñigo Uriz / FokuELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU.- Zenbait hurbilketa eta gradu aldaketa eman badira ere, azken asteotako gertakariek erakusten dute euskal presoen gaineko salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen duela.

Badira 9 egun Patxi Ruizek gose eta egarri greba hasi zuenetik, espetxeko funtzionario baten aldetik jasotako mehatxuen ondotik. Egoera muturrekoa da eta Espainiako Gobernuari exijitzen diogu berehala konponbidea bideratu dezan.

Gora Maiatzaren Lehena! OARSOBIDASOA LAB sindikatua

LAB Maiatza lehena KartelaMaiatzaren Lehenean bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat aldarrikatuko dugu, kapitalaren interesen gainetik.

Testuinguru berezian gauzatuko dugu aurten Maiatzaren Lehena, ezingo gara modu "normalizatu" batean mobilizatu, baina gure aldarriak oso presente izango dira, "BIZITZA ERDIGUNERA, GURE LANAK MUNDUA ERALDATZEN DU" leloarekin.

LAB sindikatua Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailetik altxa da, langileei egindako iruzurra salatzeko

: lab.eusLAB.- Gaur, Bilboko Eusko Jaurlaritzako Delegaritzan Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailea bildu da. 2018an Haurreskolak Partzuergoaren langileentzat LAB sindikatuak sinatutako akordioan garatzeke zeuden kudeaketa arloko negoziazioan aurrera egiteko asmoz etorri gara. Izatez, 2018ko akordioa sinatu genuenetik, bere garapena lortzeko helburua izan dugu eta horren alde etengabe lan egin dugu.

LAB sindikatuak mobilizazioak gogortuko ditu Gipuzkoako Grafikagintzan, eta greba egun gehiago iragarriko ditu datozen egunetan

Grafikagintza Donostia

LABek oso iritzi positiboa du hitzarmen duin baten defentsan Grafikagintzako langileek emandako erantzunaz. Sektore txikia izan arren, 8 greba egunek oso jarraipen handia izan dute eta mobilizazio ugari ere (elkarretaratzeak, kotxe karabanak, manifestazioak...) egin dira. Honek guztiak agerian uzten du langileek beren lan baldintzak hobetzeko duten adorea. Gaur bertan mobilizazio jendetsua egin dute Donostian, beste sektoreetako ordezkari sindikalen babesarekin.

Orriak

RSS - LAB-rako harpidetza egin