Irungo EH Bildu.- Koronabirusak sortutako osasun-egoera dela-eta, Udalak eskaintzen dituen udalekuen plaza kopurua nabarmen murriztu da aurten, talde txikiagoak egin baitira segurtasun-neurriak betetzeko. Eskaintza publikoaren murrizketari aurre egiteko Udalak aisialdirako aukera berriak sortu ezean, klub eta eragile desberdinen lanari esker beteko da hutsune hau.
Talaia BHI Institutoa.- Azken urteetan gure herrietako errealitate soziolinguistikoa aldatu egin da; geroz eta jatorri gehiagoko biztanleak ditugu gure herrian, eta hortaz, entzun ditzakegun hizkuntzak ere gero eta gehiago dira. Hondarribian ere pertsona ugari etorri dira atzerritik hona bizitzera, eta noski, haien artean nerabeak.
Abotsanitz.- Azaroaren 27an Gizarte Zerbitzuetako departamentuak oraindik ez du elkartasun laguntzen deialdia egin. Iaz bezala, Hondarribiko Udalaren finantzazioa espero duten Bidasoko Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) proiektuak arriskuan daude, eta arazoa gainditzeko oso denbora gutxi dago.
Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak ekonomiari eusteko eta kontsumoa sustatzeko diru-laguntza proposamena aurkeztu zuen joan den asteazkenean Hondarribiko Udalean. Osasun krisiak eragindako larrialdi ekonomikoa arintzeko neurriak dira proposatzen direnak, eta era azkar eta prozedura erraza erabiliz abiatu beharko lirateke. Covid-19aren aurrean enpresei laguntzeko sorturiko diru partidatik 700.000 euro erabiltzea eskatu du Abotsanitzek.