Landetxako Konpañia

Euskara

La compañía Landetxa denuncia el comportamiento agresivo del pasado 30 de junio

fotoIdatzi honen bitartez eta Landetxa Konpainiaren izenean, salatu egin  nahi dugu aurten , berriro ere, azken urteetan bezala, jasan ditugun erasoak. Salatu nahi dugu jai egun hauetan pairatzen dugun indarkeria, genero indarkeria dela; hau da, emakumeen eta gizonen arteko harreman desorekatuak bultzatzen dituen sistemaren biolentzia.

Indarkeria hau ez da bakarrik San Martzial egunean islatzen. Aurten, auzoko entsaio batean, kotxe gidari batek konpainiako kideen segurtasuna arriskuan jarri zuen. Gidari honek  kapitainaren gelditzeko keinuari uko egin eta aurrera jarraitu zuen abiadura biziz, konpainiako kideak bazterraraziz harrapatuak ez izateko. 

RSS - Landetxako Konpañia-rako harpidetza egin