Euskaraldiaren atarian literatur lehiaketak ezabatu ditu Euskara departamentuak
Abotsanitz.- Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak ez ditu aurten Bordari eta Satarka lehiaketak deitu. Maria Serranok zuzentzen duen departamentuak inorekin kontsultatu gabe hartu du erabakia. Ez epaimahaia osatu izan dutenekin, ez gainontzeko udal taldeekin, ezta Kultura departamentuarekin ere.