Beste heriotza iragarri baten abisua. Irungo Harrera Sareak Bidasoa ibaian izandako azken heriotza salatu eta mobilizazioak deitu ditu
Irungo Harrera Sarea.- Dolu eta salaketa elkarretaratzea deitu dugu gaur 12:30etarako San Juan Plazan, Irungo udaletxearen aurrean. Ipar Euskal Herriko kolektiboekin batera, azaroaren 22an, astelehena, 19:00an, giza kate bat egingo dugu, kandelekin eta argiekin, mugaren biktimen eta Europako migrazio politikeen omenez Santiago Zubian bat egingo duten Bidasoaren bi ertzetatik abiatuta.