Bideoforum, Oligopoly, el impero eléctrico contra todxs
- Gehiago irakurriBideoforum, Oligopoly, el impero eléctrico contra todxs -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2068 irakurketak
- Castellano
Jakinen duzuenez, joan den urtarrilaren 19-20 asteburuan Auzolan ekimenak antolatutako Desobedientzia
topaketak burutu genituen Atarrabiako gaztetxean, eta desobedientzia ekonomikoaren lan-ildoa abiatu genuen han.
Inposaketa eta dominazio erregimenaren aurrean, desobedientziaren zabaltzea eta jendarte berri baten egituratzea helburu duen "Derecho de Rebelión" ekimena bultzatu zen pasa den urte hasieran Catalunyako hainbat kolektibo eta pertsonen elkarrekintzaren eraginez.
Hilabete batez zenbait proiektuetan murgilduta egon eta gero, apirilak 6an plazara bueltatzeko prest gaude!!
Gaien artean,
Eragozpen fiskalaren kanpaina,
'Mugimenduak elkarrizketan' topaketak,
Zineforuma eta Bidasoaldeko proiektu eta
mugimendu sozialen mapeoa azpimarratzen ditugu.
Zure burua obeditzeko eta sareak indartzeko prest bazaude zatoz plazara!!
Aurten autogestiorantz abiatzeko beste pauso bat ematen dugu, herritik eta herrirako sortutako proiektuei hegalak emateko pausu berri bat. Talde antimilitaristak gastu militarrari egindako objekzio fiskalaren kanpainetan inspiraturik, aurten objekzio fiskala guztion onurarekin zerikusirik ez daukaten beste aurrekontu-saileei zabaldu nahi dugu. Pixkanaka-pixkanaka, bidasoaldeko eskualdea autogestio borondatea daukaten egitasmo interesgarrien eszenatokia izaten ari da, proiektu hoien partaide edo ezagutzaile izan zaitezkeela pentsatzen dugu, horrexegatik hilabete honetako Zineforumari gonbidatzen zaitugu, bertan eragozpen fiskalari buruzko dokumentalak ikusi ondoren eztabaidatzeko gunea izango dugu, anima zaitez!!
Aurten autogestiorantz abiatzeko beste pauso bat ematen dugu, herritik eta herrirako sortutako proiektuei hegalak emateko pausu berri bat. Talde antimilitaristak gastu militarrari egindako objekzio fiskalaren kanpainetan inspiraturik, aurten objekzio fiskala guztion onurarekin zerikusirik ez daukaten beste aurrekontu-saileei zabaldu nahi dugu. Horretarako, objekzioan baztertutako diru kopuru hori, BENETAN GUZTION ONURA HELBURUTZAT dauzkaten egitasmoengana bideratuko dugu.