#m30greba

Gaztelera

Atzerrira bidali nahi gaituzte, baina Euskal Herriko kaleetan geratuko gara!!

2010 eta 2011n EAEko 17.000 gazte inguruk egin behar izan zuten alde atzerrira lan bila, etorkizun baten bila. Ez dira turismo bidaiak, beharrak bultzaturik hartutako erabakiak baizik.

Egoera honekin eta beste batzuekin desadostasuna adierazteko (29 urte bitartekoen langabezia tasa %27koa da EHan) datorren maitzaren 30 deituriko greba orokerrean gure amorrua aditzera ematera animatzen zaituztegu.

Irungo EHBilduk gehiengo sindikalak deitutako grebarekin bat egitera deitzen du

Irungo EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok, datorren maiatzaren 30ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorrarekin Bat egiten dugu.

RSS - #m30greba-rako harpidetza egin