Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua maiatzaren 1aren aurrean
EHPM.- Maiatzaren la dela eta, EHPMk pentsiodunei eta langileei dei egiten diegu gure helburuak lortzeko borrokan jarrai dezaten. 1886an Chicagoko langile greba egin zutenetik, maiatzaren la langile borrokaren nazioarteko eguna da.
1886an borrokatzeak merezi izan zuen eta 8 orduko lanaldia lortu zen, 2024an ere, borrokatzea da gure berme bakarra aurrera egiteko eta gure aldarrikapenak lortzeko.