Euskal Herriko Pentsioduen Mogimendua.- SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, eguerdiko 12etan, Bilbon (Jesusen Bihotza plaza), Do- nostian (Boulevard) eta Gasteizen (Andre Maria Zuriaren plaza). Eta gizarte mugimendu eta eragile guztiak gonbidatu dituzte horiekin bat egitera, Osakidetzaren defentsan eta osasun publikoa desegitearen aurka.
Irungo Sare.- Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu eta zorionak! Zorionak Irun. Batetik, urte guzti hauetan euskal presoen euskal herriratzea egi bihurtzen hasi dadin egindako lan guztiagatik, eta bestetik, Sarek antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeagatik. Zuei esker iritsi gara honaino.