Manifestazioa

Euskara

Pentsiodunek Donostia-ren manifestaziorako deia egiten dute larunbat honetan

12 MARZO 2018 (3)Txingudiko pentsiodunen mugimenduak bat egiten du Gipuzkoako zenbait pentsiodunen elkarteek deitutako manifestazioarekin, Gipuzkoako hiritar ororentzako dena: pentsiodunak, langileak, gazteak... eskualdeko hiritar guztiak animatu bertaratzeko.. Manifestazioaren aurretik kontzentratuko gara, Kixoteren oroitharrian, Alderdi Ederreko lorategietan, Donostiako udaletxearen aurrean.

Catalunya-ren alde manifestazioa: 19etan Moskun

Data: 
Asteartea, Urria 3, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Urria 4, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Mosku

1-OIrunen ere Kataluniaren aldeko manifestaldi bat egongo da! Gaur, urriak 3, moskuko plazan bilduko gara Kataluniarekin bat gatozelako! Hori dela eta, animatzen zaituztegu gurekin biltzera arratsaldeko 19:00-tan; eta honen ostean, gaueko hamarretan kazeroladan parte hartzera!

Txanpi eta Emilio aske! Manifestazioa, Urtarrilak 30, larunbata

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 20:00 -tik Igandea, Urtarrila 31, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Irungo San Juan Plazatik
Antolatzen du : 
Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena

imagenTxanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena- Arrazoi politikoak direla medio otsailaren hasieran bi irundar gartzeleratuak izango dira. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo (egun Hondarribiako bizilaguna) 2006an atxilotuak eta gartzeleratuak izan ziren Faisan auziaren arira eta ia 10 urte beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak falta zaien zigorra gartzelan betetzeko agindua eman du: 13 hilabete Txanpik eta 11 Emiliok.

Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki! AHT Gelditu Orain! Manifestua

kartela8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.

Abenduaren 20an, pobreziaren aurkako manifestazioa

Data: 
Larunbata, Abendua 20, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Abendua 21, 2014 - 11:55 -ra
Non: 
Boulevard, Donostia
Antolatzen du : 
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop plataformek, Donostiako Zero Pobrezia, Duintasuna, GEPE eta Donostiako koordinadora feminista

foto

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop plataformek, Donostiako Zero Pobrezia, Duintasuna, GEPE eta Donostiako koordinadora feministarekin batera, agerraldia egin dugu gaur, urtero legez pobreziaren aurka abenduan egingo dugun manifestazioa aurkezteko. Aurten abenduaren 20an izango da, 12tan Donostiako bulebarretik abiatuta.

Palestinaren aldeko manifestazioa larunbat honetan

Data: 
Larunbata, Iraila 13, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Iraila 14, 2014 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Enparantzan
Antolatzen du : 
Irun Palestinarekin

kartelaManiPalestinaSepIrun Palestinarekin.- Amorruz eta ezintasunez bizi izan ditugu azkenengo asteetan Israelek Gazaren aurka burutu dituen erasoak, genozidio odoltsu baten azkenengo pasartea bilakatuz.

Txunditurik uzten gaitu Israelek Palestinar herriaren aurka zigorgabetasun osoz dihardutea, EEBBen eta Europaren onespen inperialistaren babespean. Honi bizkarra emanez, azkenengo urteetan ehundaka irundar izan gara palestinar herriari elkartasuna adierazi diogunak eta sionismoari hortzak erakutsi dizkiogunak. Zorionak deneri!

Orriak

RSS - Manifestazioa-rako harpidetza egin