Manifestazioa

Euskara

Manifestazioa: ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora!

Data: 
Larunbata, Maiatza 11, 2013 - 20:00 -tik Igandea, Maiatza 12, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Moskutik Artaleku-ra
Antolatzen du : 
Herri Ziztadak

cartelBihar, larunbata 11, 21:00etan jokatuko den areto-futboleko Errege Koparen finala dela eta, Herri Ziztadak ekimenetik, monarkia espainiarra bezalako inposaturiko instituzio zaharkitu eta bizkarroiari gure haserrea, ezinegona eta ukazioa erakusteko irundar guztiak deitzen ditugu. Monarkiaren ukazioak batzen gaitu, eta horregatik, sentsibilitate eta argudio desberdineko pertsona guztiak larunbaterako deitu dugun manifestaziora gonbidatzen ditugu, gurekin batera gutxiespen hori agerian jartzeko. Manifestazioa Urdanibia Plazatik (Mosku) irtengo da Artalekurantz, ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora! lemapean.

197/2006 doktrinaren aurkako manifestazioa Irunen

Larunbata eguerdian 200 lagun inguru elkartu ziren Irunen 197/2006 doktrinaren indargabetzea aldarrikatzeko. Krespoi beltza jarriaz zeraman ikurrina atzetik, etxean preso zegoen Angel Figueroa hil zela gogoratzeko, Irun herdialdeko kaleetan zehar biziarteko zigorraren aurkako oihua eraman zuten.

Iruneko Akordio Estrategikoaren sinatzaileek Hendaiako ikastolaren aurkako erasoa salatu dute

Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna, 2012ko apirilaren 28an, Irunen, Ficoban sinatutako akordio estrategikoak biltzen dituen indar politikook, Baionako suprefetak Hendaian ikastola berri baten eraikitzearen aurkako erasoari elkarrekin ihardestea erabaki dugu.

Orriak

RSS - Manifestazioa-rako harpidetza egin