«Su Txikian» salatu du bost emakumeek kalean egongo direla azken igandean
- Gehiago irakurri«Su Txikian» salatu du bost emakumeek kalean egongo direla azken igandean -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1302 irakurketak
- Castellano
Irun harrera hiria dela esan zuen gure alkate José Antonio Santanok duela hilabete batzuk, Espainiar Gobernuko presidentea Aquarius ontzian zeuden migratzaileei asiloa emateari buruz oraindik mintzatu ez zenean.
Azken asteotan gure hirian drama latza bizitzen ari gara, dozenaka lagun iritsi baitira asmo bakarrarekin: Euren bidaiarekin jarraitzea, hainbeste desio (eta merezi) duten bizitza duina lortu asmoz.
Europar Batasunaren osotasunean nagusitzen ari den politika neoliberalen aurpegirik gordinena ezagutu dugu beste behin ere. Frantziar estatuak pertsona migranteen atxiloketa baldintzak gogortu eta kanporaketak errazten dituen legislazio berria aplikatzen ari da damu barik.
Irunen dauden migranteen egoeraren azken ordukoa
Bart 25 lagunek kalean egin behar izan dute lo, Martindozeneako aterpetxean 35 ohe hutsik geratzen ziren bitartean. Asteburu honetarako 60 toki jarri dituzte migranteentzako. Erakunde-arteko mahaiak astelehenetik aurrera hartuko duen erabakia ezagutu gabe, toki gehiago jarriko dituztela espero dugu.