mobilizazioak

Euskara

Txanpi, bihar ostirala, espainiar estatutik kanporatuko dute

Jean Pierre Harokarene “Txanpi”, Irungo euskal preso politikoa, bihar ostirala Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak Biriatuko mugaraino eramango du frantses poliziaren esku uzteko.

Txanpiren kanporatzea salatzeko gaur poliziaren komisaldegiaren parean elkarretaratzea egin da. Bihar 20:00etan Moskun batzar informatiboa egongo da eta larunbaterako manifestazioa antolatu da 9:00etan San Juan plazatik aterata.

Preso gaixoen askatasunaren alde hainbat deialdi asteburu honetan

Espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan «alarma guztiak» piztu dira azken egunetan Oier Gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal preso politikoen inguruan jaso diren berriak.

Oier Gomez Pitie Salpetrieko ospitalean dago, biopsia baten zain, Ibon Iparragirrek bi eraso jasan zituen 24 ordutan Alcala Mecoko espetxean eta Manu Azkarate tolosarra ere ospitaleratu egin behar izan dute.

Euskal preso politikoen aldeko bi manifestazio izango dira larunbata hontan Bilbon

Lehenengoa, SAREk deituta, 17:30ean La Casillatik aterako da, "Euskal presoak Euskal Herrira - derechos humanos, resolución, paz" "#SalatzenDut" lemapean.

Bigarrena, Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatu du eta 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik (Unamuno udalarentzat) aterako da "Amnistia ta Askatasuna - borroka da bide bakarra" lemapean.

Argazki herrikoia Urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestaziora deitzeko

Atzo eguerdian San Juan plazan hamarnaka lagun bildu ziren argazki batean, datorren larunbatean, urtarrilaren 14an, Bilbon preso eskubideen defentsan egingo den manifestaziora joateko deia egiteko.

Urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute. Txartelak 12€tan salzen ari dira Hazian.

Orriak

RSS - mobilizazioak-rako harpidetza egin